Jon Urzelai Urbieta ohituta dago itzalean lana egiten, baina Su festak musika-jaialdiei buruzko saiakerak dezenteko ikusgarritasuna eman dio, iaz Euskadi Saria eman baitzioten lan horregatik. Ez da, hala ere, irabazi duen sari bakarra, hori baino lehen, 2021ean, CAF-Elhuyar sarietan aipamen berezia eman baitzioten, dibulgazio zientifikoko Pentsatu, ez sinistu podcastarengatik. Bi sari horiek argi uzten dute, zientziak eta letrak, biak lantzen dituela.
Hain zuzen, gogora ekarri du, ikasketak aukeratzean ere, zientziak eta letrak banatuta zeudenez, zalantza handiak izan zituela nondik jo erabakitzeko. “Karrera aukeratu behar zenean, gogoratzen naiz aurreko gauean oraindik aukeran nituela fisika, soziologia, ikus-entzunezko komunikazioa eta ekonomia”, aitortu du Urzelaik, eta jarraitu du gogoratzen: “Uste dut nahiko ohikoa dela: nota onak ateratzen nituen; orduan, beti bideratu izan naute zientzietatik. Hala ere, batxilergoa aukeratzean ere, argi samar neukan ni letretakoa nintzela. Baina ez neukanez garbi zer egin, zientzietatik jo nuen, eta egia da fisikako ikasgaia gustatzen zitzaidala. Gaur egun ere, fisikako eta kimikako irakaslea naiz, eta oraindik ere gustatzen zait eta interesgarria iruditzen zait”.
Dioenez, bereziki gustatzen zaio fisikak ematen duen aukera gauzak nolakoak diren ulertzeko. Baina beti izan omen du zaletasun handiagoa soziologiarekiko, eta, hala, soziologia ikastea erabaki zuen, UNEDen. Hori baino lehen, fisikako azken urtea Mexiko Hirian egin zuela kontatu du, eta urte hark arrastoa utzi ziola uste du: "Han bizi izan nintzen garaian soziologo dezente egokitu zitzaizkidan inguruan, eta nik beti izan nuen buruan soziologia, eta esperientzia hark berretsi egin zidan soziologia ikasteko asmoa".
Onartu du hura izan zela lehen aldia zerbait plazerez eta benetako interesez ikasten zuela. Zortzi urtetan egin zuen gradua, tartean lanean ibili baitzen, eta oso gustura dago: "Azkenean, gizartea ulertzeko erreminta-kutxa bat bezalakoa da soziologia: historiako oinarri bat ematen dizu, pentsalari batzuen ikuspegiak... Ematen dizu aukera zure burua kokatzeko gertatzen den horretan, eta hobeto ulertzeko".
Ulertu ez ezik, eragiteko asmoa ere erakutsi du, nolabait. Adibidez, pandemia betean, podcast bat sortu zuen, Pentsatu, ez sinistu, inguruan ebidentzien kontrako jarrera zabaltzen ari zela ikusi baitzuen. "Berez, ez neukan horrelako zerbait egiteko inolako asmorik. Zientzia nahiko abandonatuta neukan garai hartan, baina sortzen ari zen giroari aurre egiteko erreakzio bat izan zen. Diskurtso batzuei galga jartzeko beharra sentitu nuen, eta, aldi berean, heldulekuak eskaini nahi nizkien ingurukoei", azaldu du.
Ordurako, denbora zeraman kritika musikalak egiten. Izan ere, betitik da oso musikazalea, eta, era berean, musika beti izan da beretzat bide bat beste gauza batzuk egiteko. Esaterako, fanzineetan edo blogetan musikaz idatzi izan du oso gaztetatik. Bere esanean, bulkada bat zen: "Beharra sentitzen nuen besteei ezagutarazteko niri hainbesteko zirrara sortzen zidan musika-talde hura, eta horregatik egiten nuen".
"Musika eta gizartea lotzeko joera ere gaztetatik datorkit; horregatik esan dut musika beste gauza batzuetarako bidea: planak egiteko, jendea ezagutzeko, eta baita gizarte-joerak aztertzeko ere", adierazi du segidan. Hain zuzen, azken horri helduta sortu du Su festak saiakera. Horrez gain, ardura-moduko batek ere bultzatu zuen horretara. Orain egiten ari den krisi ekosozialari buruzko podcastarekin bezala, Kairos: "Pandemian ere horregatik egin nuen beste podcast hura. Pentsatzen nuen neuk egin behar nuela; bestela, bazirudien ez zuela inork egingo. Eta pentsatzeko modu horrek eramaten nau gauzak egitera. Seguru asko, gaztetxetik jasotako irakaspena da: egin dezakezu eta ez da inor etorriko zuretzat egitera; beraz, egin zuk zeuk".
Irakasle-lanean ere, aipatu du saiatzen dela ikuspegi osatuago bat ematen ikasleei, curriculumeko edukiez gain. "Baina zaila da ezagutzen arteko banaketa zurruna gainditzea", onartu du. Nolanahi ere, nabari zaio gustukoa duela lana, eta halaxe baieztatu du: “Asebete egiten nau”. Aurrera begira, ez daki podcast gehiago egingo dituen, beste libururen bat idatziko duen, edo zer egingo duen, baina badaki, barruko bulkada hori ez bada agortzen, gauzak egiten jarraituko duela.
Zumarragan jaioa da, 1990an. Fisikako gradua amaitu ondoren, soziologia ikasi zuen UNEDen (Urrutiko Hezkuntzarako Espainiako Unibertsitatea). Gaur egun, DBHko fisikako eta kimikako irakaslea da, baina ikastetxetik kanpo ere lan handia egiten du; bereziki, musikari lotuta. Besteak beste, saiakera baten egilea da (Su festak, Susa, 2023), eta musika-kritikaria, hainbat hedabidetan. Podcastak ere egiten ditu; esaterako, Kairos, krisi ekosozialari buruzkoa, Basilika podcasting espazioan.
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]
Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]
Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.
Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]
Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]
Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]