Bilboko Alde Zaharreko Jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da, 2018ko urria eta abendua bitartean. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiak batu eta ordezkatzeko asmoarekin jaio dena. Alde Zaharreko jaiak ekainaren 1ean izango dira.
Bilboko Alde Zaharreko auzokideen identitatean eragin eta auzokideen sarea sendotzeko sortu dute jai batzordea. Izan ere, auzotarrek bertan egiten diren ekintzak kanpora begira dauden ekimenak direla antzeman dute. Hori dela eta, auzokideek auzokideentzat sortutako ekimenak falta direla uste dute, auzo izaera indartuko dutenak. Horregatik, Alde Zaharra izan dena eta gaur egun dena islatzeko jai batzordean lanean hasiko dira.
Jai batzordearen helburuak hauek direla argitu dute: urtean ezagunak diren datak baliatuz, auzokideentzako ekimen sozio-kulturalak antolatzea: Euskararen eguna, Gabonak, inauteritxikiak…; Alde Zaharrean ekintza propioak proposatzea: Auzokojaiak, triatloi herrikoia, erakusketak, kalekozinema…; eta auzokide guztiak batu eta ordezkatuko dituen koordinazio sarea sortzea.
Horretarako, La Bolsa eraikinean lau bilera antolatu dituzte. Guztiak irekiak izango dira eta auzotarren partaidetza eskertuko dute. Bilera guztien datak ere ezagutzea eman dituzte: Martxoaren 13an, 21ean, Apirilaren 4an eta 25ean izango dira. Horrez gain, ekainaren lehenengo egunean 'Zaharrean Berri' eguna antolatuko dute.
Bertan, egun batez, auzokideak bildu eta jai batzordeak hau antolatu nahi du: Merkatarien eta artisauen ate irekiak, auzokideen lehiaketa gastronomikoa, gaztetxoentzako ekintzak…
Artikulu hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.
Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]