Zahar etxeetako langileen greba Ipar Euskal Herrian, nahikoa baliabide ez dutela salatzeko

  • LAB, CFDT eta UNSA sindikatuek grebara deitu dituzte gaur Ipar Euskal Herriko zahar etxeetako langileak, euren lana behar bezala egiteko nahikoa baliabide ez dutela salatzeko. 11:00etan elkarretaratzea egingo dute Baionako suprefetura aurrean.


2018ko martxoaren 15ean - 09:58
LAB, CFDT eta UNSA sindikatuek deitu dute greba / LAB
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azken hamarkadetan izandako baliabideen murrizketa dela-eta, neurriak hartzeko eskatu diete agintariei, bai Estatukoei, baita lekukoei ere. Zentzu horretan, gutun bana jasoko dute Ipar Euskal Herriko auzapez guztiek, parlamentariek, Jean Jacques Lasserre departamenduko kontseiluko lehendakariak eta eskualdeko osasun agentziak.

"Osasuneko profesional garenok urteak dirauen tratu txar instituzionalizatu honen konplize ez dugu izan nahi", dio gutunak, Eneko Etxegarai kazetariak Iparraldeko Hitzan nabarmendu duen bezala. Egoera zertan den hobeto ulertzeko, hainbat datu eman dute sindikatuek. Esaterako: artatzaile batek 7,5 minutu ditu mendekoa den adineko pertsona baten iratzartzeko, garbitzeko, janzteko eta gela garbitzeko. Afaltzen zein bazkaltzen laguntzeko hamar minutu dedikatzen ahal dizkio pertsona bakarrari, eta giza harremanetarako ez da minutu bakar bat ere aurreikusia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaharren egoitzak
Eguneraketa berriak daude