Zaballako lokutorioak aste luzez matxuratuta daudela salatu dute

  • Matxurek presoen eta bisitan joaten zaizkien lagun, senide eta abokatuen arteko komunikazioa kaltetzen duela salatu dute Salhaketa-Arabak eta APEL elkarteak. Konponbidea behartu asmoz, espetxera deiak egiteko eskatu diete herritarrei.


2021eko ekainaren 21ean - 14:00
Azken eguneraketa: 16:03
Zaballako kartzela. Argazkia: eitb.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arabako Zaballa espetxeko mintzategietako batzuk asteak daramatzate matxuratuta, Presoen aldeko APEL eta Salhaketa-Araba elkarteek jakinarazi dutenez. Presoek senide eta lagunekin –kristala tarteko eta telefono bidez– komunikazioak egin ditzaten dauden hamabost mintzategietatik bi soilik zeuden funtzionamenduan iragan astean; abokatuekin komunikatzeko dauden "zazpi edo zortzi" mintzategietatik, bakarra. Mintzategiak hondatuta egoteak, “komunikazioa are gehiago zailtzen du edo guztiz ezinezko egin”, azaldu dute elkarteek. Zaballako zuzendaritzaren arduragabekeria salatu dute, “izan ere, ez dute ezer egin egoerari konponbidea jartzeko”.

Deiak egiteko kanpaina

Salhaketak eta APELek Zaballara deitzeko kanpaina bat abiatu dute. Herritarrei eskatu diete zuzendaritzara eta zentralitara deitzeko goizeko 09:00ak eta eguerdiko 14:00ak artean, galdetuz zein diren mintzategiak ez konpontzearen arrazoiak, konpondu ditzatela exijituz, eta presoei elkartasuna adieraziz. “Mintzategi bidezko komunikazioak erabat berrezarri direla jakiten dugun arte” mantenduko dute kanpaina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!