"Xuti gazte!" aurkeztu dute, Ipar Euskal Herrian mugimendu abertzalearen lekukoa hartu nahi duen ekimena

  • Ipar Euskal Herriko hainbat eskualdetako hogei gazte bildu ditu Xuti Gazte! dinamikaren aurkezpenak, Uztaritzen. "Gazte ezkertiar, abertzale eta feministek" osatzen dute, "mugimendu abertzalearen lekukoa hartzea" helburu: "Gazte borrokari bultzada bat emateko garaia dela uste dugu. Hots, inoiz baino gazte ezkertiar eta abertzale gehiago herriaren alde lanean jartzeko momentua".


2022ko martxoaren 14an - 11:26

"Euskal Herriaren nazio-askapenaren eta askapen sozialaren aldeko borrokan aitzinatzeko baldintzetan bilakaera positiboak izan dira", azaldu dute Xuti Gazte! ekimenko kideek. Nabarmandu dutenez, azken urteetan Ipar Euskal Herrian herri mobilizazio handiak egin dira presoen gaian, euskararen alde, edota etxebizitza, lurra eta laborantzaren arloan. "Guk, gazte gisa, mugimendu horietan guztietan ekarpena egin nahi dugu".

Gazteek problematika berezituak dituztela gaineratu dute: etxebizitza, prekaritatea, ikasketak kanpoan egin beharra, euskaraz bizitzeko ezintasuna, bortizkeria matxista... "Problematika hauek guztiak lantzeko beharra ikusten dugu, eta horretarako gure boza entzunarazi nahi dugu".

Diotenez, askotan "gazteen indibidualizazioaz" hitz egiten bada ere, "talde izaera" sustatu nahi dute eurek, "proiektu kolektiboetan murgilduz". Halaber, Ipar Euskal Herri osoan antolatzeko asmoa agertu dute. "Eskualdeen arabera errealitate ezberdinak ditugun heinean, tokian tokiko erantzunak behar ditugu; ondotik Ipar Euskal Herri mailan saretu eta harremanak sendotzeko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude