Xorroxin irratiak ezin du emititu, ustez tximista batek errepikagailua erreta

  • Xorroxin irratiak Legate mendian daukan errepikagailua erre egin da eta uhin bidez emititu ezinda geratu dira.


2015eko otsailaren 2an - 08:38
Azken eguneraketa: 11:19
Erre egin da Xorroxinek Legate mendian daukan errepikagailuko tresneria, tximista batek jota.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igande gauean eman du problemaren berri Baztango irratiak berak. Oraingoz ez dute berri handiegirik, azken egunetako eguraldi txarra dela-eta ezin izan baitute errepikagailua dagoen ingurua behar bezala ikusi.

Larunbatean hasi ziren problemak, irratia ez baitzen behar bezala entzuten. Igandean irratiko bi lagun igo ziren Legatera eta irratiak emititzeko tresneriarekin daukan txabola erreta aurkitu zuten.

Tximista batek eragin duela uste dute Xorroxineko kideek ARGIAri azaldu diotenez, baina astelehenean, eguraldi hobea probestuz, berriz igo eta balorazio zehatzagoa egingo dute.

Aurreratu dutenez, posible da Nafarroako irrati euskaldun beteranoenak egun batzuetan ez emititzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko abuztuaren 20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude