Ximun Carrere: "Kanalduden otsailaren 1etik telebista programa freskoa eskaintzen dugu egunero"

  • Kanaldude telebistak, Akitaniako eskualdeak hiru urterako onartu dion kontratuari esker, jauzi berria egin du otsailean, eguneroko programazio osatuagoa eskainiz. Une honetako berrikuntzak eta aurrera begirako asmoak azaldu ditu Ximun Carrere kudeatzaileak.

Laborari
2018ko otsailaren 26a
Ximun Carrere, Kanaldudeko kudeatzailea: "Gogoeta kolektiborako tresna izan nahi dugu" (Argazkia: Laborari)

Otsailaren 1ean arnas berri bat hartu du Kanaldudek…

Segitzen dugu duela 20 urte hasi den bidea bainan pasa da beste maila batetara : gure telebista proietuak lurralde haundiaren ezagutza instituzionala eskuratu du. 2017ko urrian Aldudarrak bideok ekoiztu Kanaldude web telebistaren eta CSAren arteko hitzarmen bat izenpetu du Akitaniako eskualde berriak, ondoko hiru urteentzat. Gure txostena onartua izan da eta ahal berriak etortzen zaizkigu, eginbehar berri batzuk ere, bereziki jario baten sortzea.

Jarioa da telebista programa bat, interneten egunero zabaltzen duguna otsailaren 1etik geroz. Biziki zabala izaiten ahal da, gauzak mugatu ditugu momentuko, gero garatzeko helburuarekin. Ez dugu erantzuten Akitania berriak manatu duen gauza bati, gure programa xedea aurkeztu dugu eta hori da diruz lagundua izan (bi lanposturen heinean). Aldaketa handia da nahiz gure lehen helburua ez den aldatzen: gogoeta kolektiborako tresna bat izan nahi dugu, euskaraz mintzo den lurralde batean, kondutan hartuz hegoaldearekin lan egiten dugula.

Mendi parte hortan gira, ekonomia mailan laborantxako gauzetaz hurbil gira bai eta mendi guneko biztanleen arazoetaz, hiri eta baserri munduaren arteko gogoetak segitzen ditugu ere. Kanaldude hola ezagutua da orain. Hitzarmen horrekin ez gaituzte bide baten segitzera obligatzen. Hiru urteren buruan, eraman dugun lanak konbentzitzen baditu, agian segituko dute laguntzen.

Berritasunak zoin dira ?

Otsailaren 1etik geroz, telebista programa freskoa eskaintzen dugu egunero aratsaldeko 6etatik gaueko 11ak arte. Emankizun berriak, kronikak erreportaiak abiatu dira. Guretako aldaketa konkretua da diru gehiago badugula eta diru horrekin zer egin. Militante mundutik etortzen baigira, badugu holako gaitasun bat, ahal gutirekin ainitz egiteko. Beraz, galdera zen ahal gehiagorekin, proportzionalki oraino gehiago egin behar zenez edo ez. Erabaki dugu gure egitura egonkortzea, zepo batean sartu gabe, eta mementuko entseatzea gure lana ongi pagatua izaitea. Garapen fase batean gira nun motorea hasten den berotzen, lehen emankizunak martxan eman ditugu, eta oraino izanen dira beste lau-bost hilabete eguneroko erritmo batetarat iristeko. Anartean bakotxa ari da bere lekua atxemaiten, ikusleek zer dioten entzuten, partaidet-zak egiten…

Kanaldude telebista bat da eta zer besterik?

Lurralde batean diren biztanleen artean gogoetatzeko eta informazioa trukatzeko tresna bat izan nahi dugu, eta tresna horrek gogoa piztu behar du elkar kurutzatzeko, eztabaidatzeko. Lurraldean jadanik diren dinamikak, gogoetak, galderak, eztabaidak lotzea entseatzen gira, eta ez besteeri mundua erakusten duen kazetari talde bat izaitea. Gure lurraldearentzat gogoeta kolektiboaren indarraren bultzatzaile gira. Bestalde euskarari ekartzen diogu ere, euskara aintzinerat emaiten baitugu.

Gure lanak beste eragin bat badu: memorio kolektiboa eraikitzen dugu. Duela 20 urteko artxiboa berriz etortzen delarik, emeki emeki arnoa bezala zahartu eta balorea hartzen du. Jendeen eskutan emaiten dugun tresna izan nahi dugu. Tresna horren hartzen lagundu nahi dugu jendea, tresna teknikoa baita, ainitz beldur egiten duena. Bainan teknika ez da aski, gairik edo mamirik ez bada. Atxeman behar da nola lotzen diren biak. Herritarrek inplikatu behar dute hortan, gogoeta pausatu eta guk horren ateratzen lagunduko dugu.

Zer egiten ahal da telebista dinamika horren sustengatzeko?

Parte hartu, ideiak ekarri, lan taldeak muntatu, deitu erranez “lan talde bat badugu eta nahi dugu gai hori tratatu, etorri !”. Eta gu etorriko gira. Partaidetza hori inportantea da. Bestalde, diru zerbait ekartzen ahal bada manera batez edo bestez, ongi etorria da. Orain arte, diru publikoa eta diru pribatua erdiz erdi ginuen eta hori sanoa atzemaiten dut. Diru laguntza publikoak Euskararen Erakunde Publikotik, Akitania eta Herri Elkargotik heldu dira. Gure lana partez xerbitxu publiko bat dela kontsideratzen dugu. Lurraldeko edozoin eragilerekin partaidetzak egiten ditugu ere, xerbitxu bat eskainiz, lan teknikoa eramanez, gertakari batean bideoa zuzenean agertuz pantailetan, etab. Orain ideki dugun berritasuna da proietuaren sustengatzeko aukera emaiten diegula jendeeri: emaitza bat egiten ahal dute gure webgunearen parte pribatuan sartzeko harpidetzaren kontra. Atal hortan, fikzioak, dokumentalak, marrazki bizidunak baita azken hogei urteetako artxibo bereziak argitaratuak ditugu.

Geroa nola ikusten duzu?

Dinamika on batean gira. Hitzarmena hiru urtekoa izanez, perspektiba bat emaiten dauku. Helburu nagusia izanen da ondoko hiru urteentzat berriz izenpetzea. Transmizioaren desafioa badugu, ekipa gaztetu da, beti adi egon behar da eta senditu zer pasatzen den. Ez dugu ahantzi behar gure helburua dela gogoeta kolektiboa, jendeak elgarrekin mintzaraztea, gauzak aipatzea eta geroa elgarrekin pentsatzea, telebista egitea bezainbat. Beharba egun batez telebista tresna zahartu bat izanen da eta beste zerbait egin beharko da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Telebista  |  Nafarroa Beherea

Telebista kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-12 | ARGIA
Ostegunean estreinatuko da 'Elkarrizkatea', literaturari buruzko webTB programa berria

Zazpi idazle gonbidatu dituzte elkarrekin hitz egitera formatu bereziko saio honetan: idazleak eurak izango dira elkarrizketatu eta elkarrizketatzaile. Booktegi atariak jarri du martxan webTB saio berria.


2018-07-08 | Gaizka Izagirre
Patrick Melrose
Delirium tremens

Bost atalez osaturiko miniserie berri bat jarri nahi nuke erakusleihoan, Showtime telebista kateak ekoiztua eta Benedict Cumberbatch aktorea erabateko protagonista duena. Edward St Aubyn idazlearen bost liburutan oinarrituriko kontakizun honek barrenak nahasi dizkit.


2018-06-10 | Gaizka Izagirre
Pantaila txikiaren burbuila
Telesail gehiegi dago?

Netflix, HBO eta Amazon Prime Video bezalako plataforma digitalak orain hilabete batzuk iritsi ziren Euskal Herrira. Telesail mordoa ikusteko aukera, nahi dugun orduan,  mundu guztiaren eskura eta edozein adinetako pertsonek erraz maneiatzeko moduko edukiekin –ziur zure gurasoak ere engantxatu direla eta ehunka mezu jasotzen dituzula haien zalantzekin–. Baina pantaila txikiko ekoizpen zaparrada honek badu mugarik? Netflix “txurro-denda” moduko bat bilakatu al da?... [+]


2018-05-15 | Zebrabidea
"The handmaid's tale" telesailari begirada feminista bat, Pikarako Maria Castejonen eskutik

Azkenaldian zeresan handia eman duen telesail bati buruz aritu zaigu gaurkoan Pikarako kide den Maria Castejon. Kritika ezberdinak izan ditu “The handmaid’s tale” telesailak, batzuk feministatzat dute eta besteek kritika gogor eta zorrotza egiten diote. Zer pentsatua ematen duen istorioa da, eta honen inguruan aritu gara gaurkoan Maria Castejonekin.


2018-04-27 | ARGIA
FR3 Euskal Herri Pays Basque telebista saioa aste batez kenduko dute

Maiatzaren bigarren astean bi jai egun (8 eta 10) direla eta, Akitania Berriko (France Nouvelle-Aquitaine) zuzendaritzak bertan behera utzi du France 3 Euskal Herri informazio orokorreko saioa. Telebistak aste batez ez du Ipar Euskal Herriko aktualitateaz informatuko.


2018-04-15 | Gaizka Izagirre
'Wild Wild Country' telesail-dokumentala
Fikzioa balitz, ez nuke sinetsiko!

Netflix plataforma digitalak telesail berri bat estreinatzen duen bakoitzean (Stranger Things, Narcos, Black Mirror…) sekulako ikusmina sortzeko gaitasuna lortu du. Katalogoan ekoizpen propioko film bat sartzen dutenean ere (Annihilation, Okja…), mundu osoa adi egoten da. Baina dokumentalak txertatzen dituztenean, ostrazismoan erortzeko arrisku handia duten lanak bihurtzen dira, promozio kanpainetatik kanpo uzten dituztelako gehienetan eta edukien zerrenda potoloak betetzeko baino... [+]


2018-02-11 | Gaizka Izagirre
Telesail elkarreragileak
Iritsi dira eta geratzeko asmoz

Ikus-entzunezko produktuen arteko lehia geroz eta bortitzagoa izanik, oso konplikatua bilakatzen ari da azken urteotan zinema, telebista edo Interneteko edukiekin jendea harrapatu, harritu eta fidelizatzea. Formatu eta plataforma berriek leihoak ireki dituztenetik, ordea, telebista eta telesailak kontsumitzeko modua eta arauak aldatu dira. Formatu berriak sartu dira pixkanaka gure etxeetan eta, horien artean, azken hilabeteetan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den bat. Gu geu fikzioaren... [+]


Zinema eta telebista
Noiz aukeratu batua eta noiz euskalkiak?

Abenduak 8, Durangoko Azokan, Irudienean, lau mahaikide bildu dira galdera horri erantzutera. Olatz Beobidek, Jon Garañok, Patxo Telleriak eta Paul Urkijok ikus-entzunezkoetan bataren edo bestearen alde egiteko hainbat arrazoi azaldu dituzte. Egia esan, euskararen molde bat eta bestea ez dituzte mutur banatan jarri, borrokan, nahasian ere erabiltzen dituzte haien lanetan, eta batik bat fikziozko lanetan, jolas egiteko erreminta bikaintzat dituzte.


2017-12-21 | Sustatu
Telebista baino ordenagailu gehiago gure etxeetan, lehenengoz

Azken belaunaldiotan telebista izan da gure etxeetako izarra, gure gailu teknologiko kuttun eta erabiliena. Telebista egon da gure bizitzaren (eta etxebizitzen) erdigunean; salbuespen ziren telebistarik gabeko etxeak. Bada, azken inkesten arabera, 2016an bukatu da (betirako?) telebistaren nagusitasun hori. Dagoeneko etxe gehiagotan dago ordenagailu bat (%85) telebista baino (%84). Aldaketa historiko baten aurrean gaude, besteak beste, ikusentzunezko kontsumoan ere eragin... [+]


2017-11-12 | Gaizka Izagirre
Zergatik den astakeria hutsa espainiar kateetan atzerriko telesailak ikustea

Askotan galdetu izan dute AEBetan sekulako arrakasta izan duten telesailak Espainiako telebista kateetan ematen dituztenean, zergatik egiten ote duten porrot. Argudio ugari okurritzen zaizkit egia esan. Baina labainketa horien kontrako kasuak topatzen ditudanean, The Big Bang Theory, CSI, House edo Bones adibidez, alegia, arrakasta izaten jarraitzen dutenak urtetan parrila horren barruan igerian dabiltzan arren, nire buruan galdera bat pizten da: zergatik hauek bai eta besteak ez?


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude