Xiberoko Botza-ren 40 urteak ospatuko dituzte larunbatean, artista andana batuz Muskildin

  • Joseba Tapia, Maddi Oihenart, Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberotarrak, Altzükütarrak, DJ Üzkülüz eta kantu txapelketako partaideekin, egitarau oparoa prestatu dute azaroaren 5erako.

40 urte ospatzen ditu aurten Zuberoako irratiak.

2022ko azaroaren 3an - 12:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ARGIAk Merezimenduzko Saria bideratu zien urte hasieran Ipar Euskal Herriko hiru irrati libreei. Irulegiko Irratia-k eta Gure Irratia-k 40 urteak behar bezala ospaturik, Xiberoko Botza-ren aldi da asteburu honetan. 18:00tatik aitzina hasiko da kontzertua eta 22:00etan Jose Tapiak hartuko die lekukoa, bere musikariez inguraturik.

"Irrati kasik guztiz euskalduna gara. Oso programazio sendoa dugu xiberotarrez. Xiberotar anitzen eskaria da xiberotarrez Xiberoaz mintzatzen den edukia ukaitea. Gure berri gehienak guk baizik ez ditugu aipatzen, Xiberoan instalatuak garen bakarrak garelako", azaldu dio Kazeta.eus-i Beñat Larori irratiko kazetariak.

40 urtez bide oparoa egin dute, eta gaur egun irratiaz gain, webgune eta sare sozialen bidez ari dira herritarrak informatzen, bost langile eta 30 laguntzaileri esker. Irratiaren sortzeaz eta ibilbideaz mintzo dira hastapenetik abenturaren parte izandako Leoni Aguergaray eta Allande Etxart, Xiberoko Botza-ren Lau Haizetara emankizunean.

Hemen duzue 2022ko ARGIA Sariak banaketaren kari osaturiko bideoa, Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia eta Gure Irratia komunikabideen sorrera eta ibilbidea aipagai hartuz:


Kazetaritza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 6
Albistea

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.