Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira bueltatu dira

  • Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra Euskal Herrira itzuli dira. Biak euskal gatazkak eragindako iheslari ohiak dira. 


2023ko otsailaren 23an - 10:52
LABek Iruñean deportatu eta iheslariak Euskal Herriratzearen alde egindako mobilizazio bat. (Arg.: LAB)

Luis Elisardo Roncero joan zen urtarrilean itzuli zen Gasteizera eta Anartz Aranbarri asteartean geratu zen aske, Venezuelatik iritsi eta Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasatu ondoren. Epaiketaren zain gelditu da Anartz Aranbarri eta astean behin sinatzera joan beharko da Auzitegi Nazionalera.

Miarritzeko Adierazpenaren bidez, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak 2013an ireki zituen ateak euskal gatazka dela-eta ihes egindako edo deportazioa jasandako iheslariak itzuli ahal zitezen Euskal Herrira. Lehenago ere itzuli izan dira iheslariak apurka, baina harrez gero bereziki urtero hainbat itzultzen dira.

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, hala ere, une honetan oraindik hamazortzi erbesteratu eta bost euskal deportatu daude Euskal Herrira itzuli gabe.

40 urte Euskal Herritik kanpo

Euskal gatazkaren ondorioz, joan den mendeko 80ko hamarkadan, Espainiaren eta Frantziaren akordioen ondorioz, euskal talde armatuetako 70 pertsonatik gora Frantziatik munduko hainbat lekutara kanporatu zituzten, Afrika eta Hego Amerikako herrialdeetara. Ondorengo hamarkadetan ere, beste dozenaka militantek ihesi egin zuen –gehienak ETAkoak– poliziak jazarrita, errepresioaren beldur edo ETAk berak gomendatuta, Frantzian babesteko zailtasunak handitu ahala.

2021eko Larrun honetan, hainbat deportatuk 2000ko hamarkadatik aurrera ia isilean egon den errealitatea landu zuen luze eta sakon Zigor Olabarriak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iheslariak
2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


20 urte bete ditu Ataramiñe argitaletxeak, eta antologia bat ondu du urteotako hainbat lanekin

2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]


Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen aldeko keinu ahaztua

Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.


Xanti Zapirain errefuxiatu historikoa eta idazlea hil da

Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]


Nekane Txapartegi Nieve
"Ni ez naiz gordeko ezta ixilduko ere"

18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera,  espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]


Eguneraketa berriak daude