Unanuek, besteak beste, Zestoan 30 urtetan izandako bertso ekitaldien grabazioak utzi ditu dokumentazio zentroaren eskutan. Goikolearen funtsak, aldiz, Leintz bailaran 1970 eta 1980ko hamarkadetan izandako bertso saioen grabazioak biltzen ditu batez ere.
Balio handiko bi dohaintza jaso ditu azken asteetan Xenpelar Dokumentazio Zentroak. Xabier Unanue bertsozale zestoarrak otsailaren 9an eraman zuen Villabonako Subijana etxera bere etxeko ganbaran jasota zuen bertso dokumentu bilduma. Besteak beste, 1976-2007 urte artean Zestoan izandako bertso ekitaldien, Santa Ageda bezperako eskeko saioen eta azken 60 urteetako Euskal Herriko hainbat bertso emanaldiren grabazioek osatzen dute bilduma. 320 grabazio inguru dira guztira, bai eta grabazio horietako 42.000tik gora bertso transkribatu eta bestelako bertso agiri sorta ere.
Bestalde, Patxi Goikolea bertso irakasle eta eragile arrasatearraren grabazio eta bertso bilduma ere jaso du Dokumentazio Zentroak urte hasiera honetan. 70eko hamarkada amaieran Almen bertso eskola martxan jarriz Leintz bailaran bertsolaritza birsortzen asmatu zuten Xanti Iparragirre, Juanito Akixu eta Goikoleak, eta funts honek azken horrek garai hartan egindako bertso grabazioak biltzen ditu. 1970 eta 1980ko hamarkadetako audio grabazioak dira batik bat, guztira 185 kasete. Bestalde, grabazio horietan jasotako 330 bertso sorta inguru transkribatu ditu Goikoleak, eta testu horien bilduma ere eskaini dio Xenpelar Dokumentazio Zentroari.
Bilduma hauek tokiko bertsolaritza ondarearen lekuko oparoa izateaz gain, azken hamarkadetako Euskal Herriko bertsolaritza mugimendua ezagutu eta ikertzeko altxor baliotsua dira. Urteetako lan mardul hau jasotzen duten bi funts hauek esker onez jasotzearekin batera, inbentarioa egin eta datozen hilabeteetan kontsultarako prest jarriko ditu XDZk bere egoitzan bertan.
24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]