Xabier Rey euskal preso politikoa hil da Puerto de Santa Mariako espetxean

  • Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa hil da Puerto de Santa Mariako (Cadiz, Espainia) espetxean. 38 urteko iruindarra, 10 urte zeramatzan preso 2008an atxilotu zutenetik eta bolada luzeak pasarazi dizkiote isolamenduan. Puerto de Santa Maria Iruñetik 1.000 kilometro baino gehiagora dago. 26 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Reyri, honek polizia espainolak eragindako torturak salatu zituen epaiketa batean. Presoaren heriotzaren berri zabaldu duen Etxerat elkarteak gaur goizean emango ditu gertakizunaren xehetasun gehiago.


2018ko martxoaren 7an - 06:56
Xabier Rey Urmeneta Iruñeko Donibane auzoan sortutako presoak 38 urte zituen. (Argazkia: Donibaneko Herrira)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...