Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa hil da Puerto de Santa Mariako (Cadiz, Espainia) espetxean. 38 urteko iruindarra, 10 urte zeramatzan preso 2008an atxilotu zutenetik eta bolada luzeak pasarazi dizkiote isolamenduan. Puerto de Santa Maria Iruñetik 1.000 kilometro baino gehiagora dago. 26 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Reyri, honek polizia espainolak eragindako torturak salatu zituen epaiketa batean. Presoaren heriotzaren berri zabaldu duen Etxerat elkarteak gaur goizean emango ditu gertakizunaren xehetasun gehiago.