Nafarroako euskara alorreko eragile batek ARGIAri jakinarazi dionez, Gobernu berriak Azanza kargutik kendu du. Euskarabidea egiturak jarraitu egingo luke eta Nafarroako Gobernuak Berriari baieztatu dionez, Maximino Gómez Serranok hartuko du Azanzaren lekua, garai batean Hezkuntzako Euskara Zerbitzuko zuzendari izan zenak. Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak lau urteotan lan harremana izandako hainbat enpresa eta erakundetako kideei gutuna bidali die (PDF) agur moduan.
Azanzak gutun luzean Nafarroako Ikastolen Elkarteko buru egin zutenetik gaur arteko ibilbidea kontatu du. Hainbat lagun eta erakunderi eskerrak eman dizkie bidelagun izan dituelako eta barkamena ere eskatu du. Hona gutuneko pasarte bat: “Lau urtean profesionalki egin dut lan eta argi dut ‘ahal izan dudan guztia egin dudala’. Badakit batzuri gutxi irudituko zaiela eta beste batzuei gehiegi, baina inork ez du esaterik izanen saiatu ez garenik. ‘Botatzera ausartzen ez zaren tiroen %100ean huts eginen duzu’. Ni, behintzat, ausartu nintzen. Euskarabidea martxan da. Badakigu gaur zer den baina ez dakigu etorkizunean zer izatera iritsiko den. Proiektu hau hasi izana beti nirekin eramanen dudan zerbait da. Lau urte hauetan hamaika poz handi izan dira, baina ezin ukatu desadostasunak, kritikak eta baita eraso pertsonalak ere izan direla”.
Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.
Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 38 lor daitekeela kalkulatu du EHUko Ekopol ikerketa-taldeak. Beraiek garatu duten zehaztasun handiko metodologia batez erabiliz iritsi dira ondorio horretara.
Segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilak 23, Altzako Harria parkean. Donostiako hainbat eragile antifaxistek salatu dutenez, “Voxeko jarraitzaile bat” da deialdiaren atzean dagoena, eta Frente Obrerok eta Juventud Combativa... [+]
Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]
Agerraldia egin dute Gasteizko GKS-k, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Luberri konpartsak. “Hainbat hilabetez” Bilboko Konpartsekin eta Gasteizko Txosna Batzordearekin “egoera bideratu” nahian aritu direla ziurtatu dute, emaitzarik gabe... [+]
Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras lasaiago. Haien guztien testigantzan zerbait azpimarratu behar bada zera da:... [+]
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]
Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]
Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]
Gipuzkoako auzitegi baten arabera 2016 eta 2018 urteen artean bost aldiz bortxatu eta beste hainbat sexu eraso zein tratu txar egin zizkion, neskak 12-14 urte zituenean. Gizonari hamasei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta kalte ordainetan 50.107 euro ordaindu beharra... [+]
Filipinetako politikagintza klan oligarkiko ahaltsu batzuen esku dago gaur egun ere. Eta horregatik, emaitzen irakurketa xehatuak ñabardura asko ditu.
Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek.