argia.eus
INPRIMATU
Xabier Azanza Euskarabideako zuzendaria kargutik kendu dute
  • Nafarroako euskara alorreko eragile batek ARGIAri jakinarazi dionez, Gobernu berriak Azanza kargutik kendu du. Euskarabidea egiturak jarraitu egingo luke eta Nafarroako Gobernuak Berriari baieztatu dionez, Maximino Gómez Serranok hartuko du Azanzaren lekua, garai batean Hezkuntzako Euskara Zerbitzuko zuzendari izan zenak. Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak lau urteotan lan harremana izandako hainbat enpresa eta erakundetako kideei gutuna bidali die (PDF) agur moduan. 

2011ko uztailaren 18a
Xabier Azanzak Euskarabidea utzi du

Azanzak gutun luzean Nafarroako Ikastolen Elkarteko buru egin zutenetik gaur arteko ibilbidea kontatu du. Hainbat lagun eta erakunderi eskerrak eman dizkie bidelagun izan dituelako eta barkamena ere eskatu du. Hona gutuneko pasarte bat: “Lau urtean profesionalki egin dut lan eta argi dut ‘ahal izan dudan guztia egin dudala’. Badakit batzuri gutxi irudituko zaiela eta beste batzuei gehiegi, baina inork ez du esaterik izanen saiatu ez garenik. ‘Botatzera ausartzen ez zaren tiroen %100ean huts eginen duzu’. Ni, behintzat, ausartu nintzen. Euskarabidea martxan da. Badakigu gaur zer den baina ez dakigu etorkizunean zer izatera iritsiko den. Proiektu hau hasi izana beti nirekin eramanen dudan zerbait da. Lau urte hauetan hamaika poz handi izan dira, baina ezin ukatu desadostasunak, kritikak eta baita eraso pertsonalak ere izan direla”.