Hamargarren Euskararen Maratoialdia antolatu dute Lasarte-Orian, Euskaraldia berotzeko

  • 2016an hasitako 40 egun euskaraz erronkari jarraituz, Euskaraldiarekin bat egingo du Euskara Maratoiak aurten. Bidea badakite: Sentitu, prestatu eta ekin!

Aurtengo Maratoialdiaren leloa Sentitu, Prestatu eta Ekin! izango da / Argazkia: Txintxarri

2022ko urriaren 10ean - 13:22
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sei urteren ondoren, bueltan da Lasarte-Oriako Euskararen Maratoia. Hamargarren edizio honetarako, programazio zabala ziurtatu dute antolatzaileek herriko eragile sozial ugariren eskutik. Aurten, hala ere, badute beste helburu bat: Euskaraldira “prest eta motibatuta” iristea.

Lasarte-Oriako Udalak, Ttakun elkarteak eta Zortziko taldeak antolatu eta dinamizatuko dute Hamargarren Euskararen Maratoia. Euskaraldiarekin bat egingo duenez, gainera, izena eraberritu dute, eta Maratoialdia izango da aurtengoa.

Euskara maratoia 1986tik antolatzen da Lasarte-Orian. Hasiera batean, 40 orduz jarraian oholtza gainean euskaraz aritzean zatzan. Urtez urte, ekimena eraberrituz joan dira, eta 2016an saltorik handiena eman zuten. Etenik gabeko 40 orduez gain, 40 egunez euskaraz jarduteko erronka proposatu zuten, eta ahobizi eta belarriprest rolak sortu zituzten; gerora, Euskaraldiak Euskal Herri osora zabaldu zituen rol horiek.

Pandemia dela-eta, ezin izan zen ospatu 2020rako aurreikusita zegoen maratoia. Baina itxaronaldiak merezi izan du. Leloa Sentitu, Prestatu eta Ekin! izango da, eta hiru etapak bereizten ditu. Sentitu faseak urriaren 22a eta 23a hartuko ditu, eta herritarrek euskaraz gehiago egin dezaten “motibazio kolpea” izango da. Prestatu garaia urriaren 24tik azaroaren 17 bitartean egingo da, eta, hain justu, Euskaraldia hasi aurretiko prestakuntza eskainiko zaie herritarrei. Ekitea izango da azken pausua: “behin motibatuta eta nork bere burua prestatuta”, Euskaraldiaren 15 egun horietan hizkuntza-ohiturak aldatzen hastekoa. Fase horrek azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte iraungo du.

Fase bakoitzerako kartelak egin dituzte antolatzaileek, eta dagokien epearen aurretik banatuko dute Txintxarri aldizkariarekin batera. Dagoeneko bistan dira Sentitu fasearen afixak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


Yasmine Khris (Ongi etorri Iruñera): “Elkar ezagutzaren bidez euskal-kultura zabaltzea da gure helburua”

"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.


Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.


2025-09-15 | Euskal Irratiak
Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua

Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.

 


2025-09-12 | Sustatu
Euskararen Kultur Erakundea arriskuan finantzazio murrizketagatik; elkarretaratzea larunbatean

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


Baionako merkatuan euskaraz eta gaskoiz aritzeko kanpaina abiatu dute

Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Kanaldude
Su eta Gar izarrak
MULTIMEDIA - solasaldia

'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


Eguneraketa berriak daude