Windowsen akats larri bat konpondu du Microsoftek... 19 urteren ondoren

  • Ordenagailuak urrutitik kontrolatzea errazten zuen akatsa aurkitu dute IBMko ikertzaileek. Windows 95etik hasita, Microsoften sistema eragilearen hurrengo bertsio guztiek izan dute ahulgune hori.


2014ko azaroaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Erabiltzaileei lehenbailehen aktualizazioa deskargatzeko eta instalatzeko deia egin die Microsoftek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maiatzean aurkitu zioten “bug” edo akats hori Windowsi. Irtenbidea bilatzen hilabeteak pasa ondoren, Microsoftek “adabaki” bat sortu du bere sisteman 19 urtean egon den zulo hori estaltzeko.

Akatsaren arriskua 9,3koa da 10eko eskalan, BBCren webguneak aipatzen dituen adituen arabera. Beraz, besteren ordenagailuan baimenik gabe sartu nahi zutenek gaur arte errazago egin zezaketen eta software “maltzurrak” instalatzeko aukera asko zegoen.

Microsoftek ez du afera publiko egin orain arte. Erabiltzaileei lehenbailehen aktualizazioa deskargatzeko eta instalatzeko deia egin die.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
Eguneraketa berriak daude