Vandana Shiva asteazkenean klima aldaketaren erronkez mintzatuko da Donostian

  • Fisikan Doktore eta gizarte eta ingurumen gaietan ekintzaile, gizateriak aurre egin behar dion egoeraren aurrean bere ikuspegia emango du, batik bat krisi klimatikoaren ondorio ekologiko, politiko eta sozioekonomikoen esparruetatik. Klima-aldaketa "planetaren gaixotasun metaboliko" gisa definitzen du klima-aldaketa , eta ekofeminismoa berriz, "biozibilizazio planetarioaren bidea" bezala.


2018ko maiatzaren 28an - 14:06
Vandana Shivak Klima aldaketa "planetaren gaixotasun metaboliko" gisa definitzen du eta ekofeminismoa "biozibilizazio planetarioaren bide". (Argazkia: David Fernandez)

Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak antolatutako Agora K2050 hitzaldi-sortak klima-aldaketaren erronkei eskainiko die maiatzeko hitzordua, emakumeen eta feminismoaren ikuspuntutik. Horretarako, eta Calcuta Ondoan GKE-rekin lankidetzan, Vandana Shiva ekintzaile indiar ospetsua izango da maiatzak 30eko solasaldiko hizlaria.

Fisikan Doktore eta gizarte eta ingurumen gaietan ekintzaile, gizateriak aurre egin behar dion egoeraren aurrean bere ikuspegia emango du, batik bat krisi klimatikoaren ondorio ekologiko, politiko eta sozioekonomikoen esparruetatik. Klima-aldaketa "planetaren gaixotasun metaboliko" gisa definitzen du klima-aldaketa , eta ekofeminismoa berriz, "biozibilizazio planetarioaren bidea" bezala.

Elikadura burujabetzaren defendatzaile honek erauzketan oinarritutako ekonomia salatzen du, batez ere erregai fosilen gehiegikeriagatik eta nahiago du klima-aldaketaz ari denean "suntsipen edo kaos klimatikoa" kontzeptua erabili. Vandana Shiva ¿Quién alimenta realmente el mundo? (Capitán Swing) liburuaren egilea da, besteak beste. Lan horretan gure planetaren beste gaitz batean jartzen du arreta: korporazio handiek elikadura industrian duten nagusitasunean eta korporazio hoiek goseteetan eta gaixotasunetan duten erantzukizunean. "Sistema honek planetaren %75 suntsitu du; horrela jarraituz gero hildako planeta bat utziko digu".

Filosofo eta ekintzaile ekofeminista indiarrak dio nekazaritzan lan egin zituen 35 urteetan konturatu zela egiaz natura dela mundua elikatzen duena. "Ez genuke jakirik izango hazirik gabe, eguzkirik gabe, bioaniztasunik gabe, behar dugun guztia eskaintzen digun fotosintesirik gabe, planeta jasangarririk gabe. Jendea nekazaritzarik gabe bizi zen, eta bizirauten zuen, bai eta elikatu ere. Ondoren nekazaritza sedentarioa etorri zen, eta nork etxekotu zuen lurra? Emakumeek, hortaz emakumeek elikatu zuten mundua".

Hitzaldia maiatzaren 30ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan. Sarrera irekia eta doakoa lekua bete arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Globalizazio neoliberala
Maya trenaren obrek dagoeneko 10 milioi zuhaitz baino gehiago bota dituzte Mexikoko hego-ekialdean

1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.


Berriz mahaigaineratu dute Mercosur-EB merkataritza askerako akordioa, klima larrialdirik ez balego bezala...

Berriz ere mahai gainean dute Europar Batasunak eta Mercosur-ek –Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik– 1999az geroztik izenpetu nahi luketen akordioa. Trantsizio ekologikoaren aurkako norabidea hartzea litzateke hitzarmen hori izenpetzea, eta beste behin... [+]


Ez adiorik, Tuvalu

2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri... [+]


2023-02-13 | ARGIA
“Supermerkaturik gabeko otsaila”, hurbileko jatetxe, komertzio eta baserriei kontsumitzeko

Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]


2022-12-16 | Sustatu
Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]


Eguneraketa berriak daude