Valtonyc ez duela Espainiaratuko adierazi du Belgikak

  • Valtonyc atxilotu eta entregatzeko euroagindua ez du onartu Belgikak, eta bertan jarraitu ahalko du bizitzen Mallorkako (Herrialde Katalanak) gazteak.

(Argazkia: Jordi Borràs)

2018ko irailaren 17an - 10:59
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Valtonyc izen artistikoaz ezaguna egin den Josep Miquel Arenas rap abeslaria Espainaratzeko eskaerari ezezkoa eman dio Ganteko (Flandria) lehen instantziako auzitegiak. Espainiak gazteari leporatzen dizkion delituak Belgikan ez direla zigorrerako arrazoi adierazi du.

Hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak Valtonyc rap abeslariari, bere kantuetan mehatxuak egitea, terrorismoa goratzea eta Espainiako koroari irain egitea leporatuta. Maiatzaren 24an, bere borondatez kartzelara sartzeko azken egunean, erbestera ihes egin zuen.

Hemen irakur dezakezue martxoan Argiari eskaini zion elkarrizketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude