Valtònyc Espainiari ez entregatzearen alde egin du Europako Batzordeko abokatuak

  • Ahozko auzi saioa egin da astelehenean Europako Batasuneko Justizia Auzitegian, Josep Valtónyc rap abeslariaren aurkako euroagindua aztertzeko. Europako Batzordeko abokatuak Valtònyc-en defentsaren argudioekin bat egin du, Espainia eta Belgikako estatuek aurka.


2019ko irailaren 17an - 11:11
Argazkia: @valtonyc.

Valtónyc Belgikara erbesteratu zenean Espainiako Estatuak haren estradizioa eskatu zuen, terrorismoa goratzea leporatuta. Estradizio azkarra jatorrizko estatuan gutxienez hiru urteko espetxealdia ezarrita duten delituentzako soilik onartzen du Europako legediak. Terrorismoa goratzeagatik bi urteko espetxe zigorrera zigortu zuen Espainiak Valtònyc, 2012ko legea aplikatuz. Baina 2015ean legea moldatu zuen Espainiak, eta euroagindua bideratzean delitu horrentzako gehienezko zigorra hiru urtekoa zen.

Asteleheneko ahozko auzi saioan, Valtònycen abokatu Gonzalo Boyek defendatu du epaitu zuten uneko legearen arabera aplikatu behar zaiola euroagindua Valtònyci, agindua indargabetuko lukeena. Espainia eta Belgikako estatuek defendatu dute euroagindua aurkeztu zeneko legea izan behar duela erreferentzia, euroagindua onartzea lekarkeena. Europako Batzordeko abokatu Rudi Troosters-ek defentsaren argudioen alde egin du.

Epaia aurrerago ezagutuko da. Aurretik, irailaren 26an, Europako Batzordeko abokatu nagusiak txostena aurkeztuko du. Valtònyc zein bere abokatu Boye pozik agertu dira auzi saioarekin.

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude