Macronen Renaissance alderdiak porrot itzela jaso du Europar Parlamentuko hauteskundeetan, Le Penen alderdiaren bozen erdia baino ez baitu lortu egun Frantziako Estatuan agintean den indar politikoak. Hala, bere zerrendaburu Valérie Hayerrek ultraeskuinak dakartzan mehatxuez ohartarazi du eta presidenteak hauteskundeak deitzeko harturiko erabakia babestu du.
Renaissanceko zerrendaburu Valérie Hayerrek lehen hitzak egin ditu kameren aurrean RN-ren ultraeskuina Frantziako Estatuan erabat gailendu zaiola jakin orduko. Emmanuel Macron presidente eta alderdikidea bezala, lehenengotakoa izan da hitz egiten, porrotaren aurrean.
Lehenik eta behin eskerrak eman dizkie bere hautagaitzari botoa eman dien “milioika herritarrei” eta hemendik aurrera hautatua izan den helburuengatik “egunero borrokatuko” duela hitz eman du. Baina ondoren frantziar guztiei zuzendu zaie, baita urazandikoei ere, metropolitik harago bizi diren guztiei.
Porrota garratza izan da Reinaissancerentzat eta Hayerri aurpegian nabaritzen zitzaion. Segidan etorri dira adierazpen mingotsagoak: “Ultraeskuinak dozenaka aurrerapen europar mehatxaturik dauzka”
Porrota garratza izan da Renaissancerentzat eta Hayerri aurpegian nabaritzen zitzaion. Segidan etorri dira adierazpen mingotsagoak: “Ultraeskuinak dozenaka aurrerapen europar mehatxaturik dauzka”, ohartarazi du politikari kontserbadoreak, eta areago: “Ultraeskuinak gure eskubide eta askatasunen aldeko urte askotako aurrerapenak mehatxatzen ditu”.
Azaldu du ultraeskuina aukeratzeak “frantziarren pobretzea” ekarriko duela, beren “gezur” eta “gelditasuna” dela eta. Baina europar hauteskundeetako emaitzak “mezu garbi bat” direla ere esan du, herritarrek emandakoa: “Eskatzen digute euren bizitza azkarrago aldatzeko”, esan du, eta Macronek ere hala ulertu duela dio, berriz ere “herritarrei hitza ematea aukeratu” duenean.
Igande arratsaldean lehen inkestak publiko egin orduko hauteskundeak deitu ditu Frantziako Presidenteak: “Inoiz ez gara erratzen frantziarrei hitza ematen diegunean”, azaldu du solemneki Hayerrek.
Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]
Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.
Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]
Ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskuin muturrak garaipena lortu dezake, eta hori gertatzekotan Le Penen RN eta Macronen Renaissanceren arteko koalizio gobernua osa liteke. Arrisku errealaz kontziente, eskuin muturraren gorakada... [+]
Frantziako Estatuan zein Ipar Euskal Herrian RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdia lehen indar atera izanari erantzuteko manifestazioa egin dute Baionako karriketan gaindi, oihu eta txistu artean.
Le Penen RN Batasun Nazionala atera da garaile Frantziako Estatuan, botoen %31,37 jasoz. Indarra galdu du Frantziako presidente Emmanuel Macronen alderdiak eta erantzun gisa Frantziako Legebiltzarra desegitea erabaki du. Hauteskunde berrietara deitu du Macronek: ekainaren 30ean... [+]
Ez da egon tsunamirik eta beti bezala parte-hartzea baxua izan da. Halere, eskuin muturreko alderdiak eta, oro har, euroeszeptikoak, indartu egin dira. Kaltetu nagusiak zentristak izan dira: progresistak (Berdeak) eta liberalak (Renew Europe). Aldaketa hori Alemania eta... [+]
Voxeko zerrenda buru Jorge Buxadé eta alderdiko presidente Santiago Abascalek eskuin muturraren “emaitza onak” azpimarratu dituzte. Europar Batasun “zaharkitua” aldatzen ari dela esan dute, eta ziurtatu Bruselan “gehiago eta indar... [+]
Euskadiko PPko lehendakari Javier de Andrések gainerako alderdiak seinalatu ditu botoak galdu dituztelako, bai PSOE, haren bazkideak, eta bereziki, EAJ.
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetan nagusitu da eskuin muturra, nagusitasuna ia erabatekoa da Lapurdin. Hego Euskal Herrian, herrialdeka PSOE nagusi izan da Nafarroan, Araban eta Bizkaian, eta EH Bildu Gipuzkoan. Parte hartzeak gutxigatik gainditu du... [+]