De Andrés, PP: “PSOEk eta bere bazkideek botoak galdu dituzte, bereziki EAJk"

  • Euskadiko PPko lehendakari Javier de Andrések gainerako alderdiak seinalatu ditu botoak galdu dituztelako, bai PSOE, haren bazkideak, eta bereziki, EAJ.


2024ko ekainaren 10ean - 01:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

De Andrések adierazi du Euskadin %5ak baino gehiagok eman diela babesa, bototan Euskadin gehien gora egin duen alderdia izan direla. Gehitu du Espainian boto gehien jaso dituen alderdia izan dela.

Azpimarratu du PSOEk eserlekuetan eta botoetan galdu duela, baita PSOEren sozio denek ere, “bereziki EAJk, zeinak hamaika puntu galdu dituen Euskadin”. Hala, azaldu du Euskadin gero eta leku gehiago hartzen dutela, hazten ari direla behin eta berriz, zentro-eskuinarentzat erreferentzia direla zalantzarik gabe Euskadin, eta lehen indarra direla Espainian.

Horrela bukatu du hitzartzea Euskadiko PPko lehendakariak: “Horrela jarraituko dugu, eta utziko diogu PSOEri goza dezan porrotez porrot ospatzen, hori gertatu baita gobernatzen duenez geroztik”.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...