Uxue Alberdiren 'Jenisjoplin' nobelak irabazi du 111 Akademiaren saria

  • Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelak irabazi du 2017ko 111 Akademiaren saria. Irakurleek ematen dute sari hau eta aurten hirugarren bozketa txandan gailendu zaio beste hautagaiari, Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro liburuari.


2018ko apirilaren 11n - 11:57
Uxue Alberdi idazle elgoibartarra (argazkia: Dani Blanco).

Nagore Vargas du protagonista Alberdiren eleberriak eta azken hiru hamarkadetan dago girotua, euskal gatazka testuinguru gisa hartuta. 30 urteko aldea duten bi belaunaldiren bizipenak eta ikuspegi diferenteak jasotzen ditu, besteak beste.

Iazko azaroan ARGIAri eskaini zion elkarrizketan azaldu zuenez, “nobelan identitateak nahastuta ageri dira, eta horiek talka egiten dute batzuetan. 1990eko hamarkadan Elgoibarren ezagutu izan nuen marjinalitatearen lekukotasuna da nolabait. Hori nire baitan egon da orain arte. Une batez, Nagore Vargas pertsonaia osatzea erabaki nuen, baita bere ingurua eraiki ere. Gatazkak hainbat hamarkada iraun du, eta garaiz garai, ñabardurak ñabardura, gehienok alde batera edo bestera lerratu ginen, gure kontraesanak eta ahultasunak irentsi genituen, eta bakoitzak gure taldearekin batera egin genuen aurrera”.

Irakurleek ematen duten saria

Saria erabakitzeko jende ugarik parte hartzen duenez, beste sari literarioen aldean diferentea da 111 Akademiarena: ez dago irabazlea zergatik hautatu duten esaten duen justifikazio bat eta bakarra, hainbat irakurleren argudio koralek esplikatzen dute zergatik eman zaion irabazleari saria.

Aurtengoaren kasuan, adibidez, irakurle batek nabarmendu du liburuak eskaintzen duen irakurketa “erakargarria eta erraza”; Beste batek berriz, denetarik gertatu zaiola liburua irakurri bitartean: “Asko gozatu dut, izugarri aspertu naiz, gogotsu ekin diot irakurtzeari, nagikeriak jota alboratu dut liburua egun  batzuetan…”, azaldu du, azken iritzia eman aurretik: “Orokorrean, merezi izan du”. Hirugarren iritzi batek liburuaren dialogoak nabarmendu ditu, “elkarrizketa distiratsuak” direla esanez, baita aipatzen diren tokiek kontakizunari eman dioten “gertaturiko usaina” ere.

Sari-banaketa maiatzaren 10ean izango da Andoainen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 111 Akademiaren Saria
2023-06-08 | Ilargi Manzanares
Arantxa Urretabizkaiak 111 Akademiaren Saria jasoko du ekainaren 8an

Amasako Hika txakolindegian ospatuko dute 111 Akademiako sari-emate ekitaldia, azken urteetako ohitura mantenduz.


2022-04-26 | Peru Iparragirre
Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala' saritu dute 111 Akademiako irakurleek

212 irakurle batzen dituen 111 Akademiak joan den urteko liburu gogokoenaren saria eman dio Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala (Susa, 2021) lanari. Ekainean egingo dute jendaurreko sari-emate ekitaldia.


2021-03-17 | Ixone Arana
2020ko 111 Akademiaren Sariak baditu bost hautagaiak

Luis Garde, Pello Lizarralde, Uxue Alberdi, Idoia Garzes eta Joxean Agirre daude azken 111 Akademiaren Saria jasotzeko bidean.


2017-04-21 | ARGIA
Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua'-k irabazi du 111 Akademiaren saria

Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua nobela saritu dute 111 Akademiako kideek. Ostiral honetan jakinarazi dutenez, maiatzaren 11n jasoko du saria Ondarroako idazleak.


Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron' liburuak irabazi du 111 Akademiaren Saria

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eleberriak jasoko du 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandaren ondoren hartu da erabakia.


Eguneraketa berriak daude