Saizarbitoriaren ‘Martutene’ eleberriak irabazi du 111 Akademiaren Saria

  • Ramon Saizarbitoria donostiarraren Martutenek (Erein, 2012) jasoko du 2012ko 111 Akademiaren Saria. Orain arte ‘Beterriko Liburua’ izenez ezagutzen zen aipamen honek urteko euskal libururik onena saritzen du.


2013ko apirilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Saizarbitoriak saria irabazten duen bigarren aldia da (Argazkia: erein.com)

Akademiaren 188 kidek eman dute botoa, eta %36,53 jaso du Martutenek. %30 baino gutxiago jaso izan balu, bigarren bozketa txanda beharko zukeen irabazteko, 2011n Harkaitz Canoren Twist (Susa, 2011) eleberriarekin gertatu zen antzera.

Aurten bigarrena Kirmen Uriberen Mussche (Susa, 2012) izan da, botoen %9,61ekin.

111 Akademiaren Sariak bi arrazoirengatik utzi dio ‘Beterriko Liburua’ izateari. Batetik, akademia izaera indartu nahi dutelako. Hau da, irakurleek osatutako elkarte batek ematen du saria. Bestetik, Euskal Herri osoa hartzen dutela nabarmentzeko, hasiera batean Beterriko eskualdera mugatzen baitziren.

1996an eman zuten lehenengoz saria, eta Joxean Agirreren Elgetak (Irun Hiria Literatur Saria, 1996) irabazi zuen. Ramon Saizarbitoriak irabazten duen bigarren aldia da. Izan ere, 2000an Gorde nazazu lurpean (Erein, 2000) eleberriak eraman zuen aipamena.

Maiatzaren 29an jasoko du saria Saizarbitoriak Andoaingo Bastero kulturgunean.

Bestalde, Martuteneren gaztelaniazko itzulpena atzotik da salgai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ramon Saizarbitoria
Literaktum 2019: feminismoa eta literatura uztartuta

Azaroaren 11tik 24ra bitarte “literatura eta feminismoaren binomioa jaialdiko ardatz nagusia” izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.


2017-12-10 | Lander Arretxea
Aritz Branton, Booktegi.eus webguneko arduraduna
"Zaila da ohiturak aldatzea, baina liburu elektronikoak abantaila nabarmenak ditu"

Baditu –besteren artean– bi gabezia euskal literaturak: liburu elektronikoen urritasuna eta literatur lanen ibilbide laburra. Aritz Brantonek Booktegi ataria sortu du joera horiek aldatzeko. Euskarazko lanak formatu digital zainduan eta doan eskaintzen ditu bertan... [+]


Ramon Saizarbitoria
“Gure gerra konplexuagoa izan da eta kontakizuna egiatiagoa”

Donostiaren eta Otzetaren artean, gure garaiaren eta 36ko Gerraren artean, idazle heldu endekatu baten eta ikasle nerabe buru argi baten artean, hor dago Lili eta biok (Erein, 2015) Ramon Saizarbitoriak argitaratu duen azken nobela. 2012an Martutenerekin bere ibilbidean mugarria... [+]


Ramon Saizarbitoriak 'Lili eta biok' nobela aurkeztu du

Nobela mardul batekin itzuli da Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944): Lili eta biok eleberriak Faustino Iturbe psikologo ohi eta idazlearen eta Lili izeneko hamabost urteko neskaren istorioa kontatzen du.


Eguneraketa berriak daude