Usurbilgo udalean Ucin S.A. enpresaren kutsadurak salatu ditu Anerreka elkarteak

  • Hiru urtez Ucin lantegiko teilatutik tratatu gabeko emisioak dituela salatzen egon ostean, urrats berri bat eman du Anerreka Ingurumen Elkarteak. NOAUA!ri aditzera eman dionez, "herritarrek ofizialki ere salaketa jarri dute" eta salaketok Udalaren esku jarri dituzte. Teilatuaren itxierarekin batera, lantegiaren jarduera lizentzia eguneratzea eta eguneraketa horretan Europak gai honetan duen araudia txertatzea eskatzen die Anerrekak Udalari eta Eusko Jaurlaritzari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 23an - 15:49
Fabrikaren teilatua ixtea, lantegiaren jarduera lizentzia eguneratzea eta horretan Europak gai honetan duen araudia txertatzea eskatzen diete Udalari eta Eusko Jaurlaritzari. (Argazkia: Noaua)

Hiru urtez Ucin "enpresaren teilatutik tratamendurik gabeko emisioak ateratzen ez direla berma dezatela eskatzen" aritu ostean, urrats berri bat eman du Anerreka Ingurumen Elkarteak. Beste behin, oraingoan, ekainaren 1ean Ucinek teilatutik isuritako ke eta kiratsaren aurrean, herritarrek aurkeztutako 20 salaketa helarazi dizkio Anerrekak Usurbilgo Udalari. Egun hartan izandako isurketa erakusten duen albiste honi atxikitako bideoa grabatu zuten.

"Salaketan, Usurbilgo Udalari, eskudun den aldetik, ofizioz UCIN S.A. enpresari dagokion zehapen-espedientea has dezala eskatzen zaio", ingurumen elkarteak berri eman duenez. 

Isurketak errepikatzen segitzen dutenez, hilaren 19an izandakoagatik "bigarren salaketa-txanda hasi gara egiten". Herritarrak salaketa kanpaina honekin bat egitera animatzen dituzte, anerrekaelkartea@gmail.com helbidera idatzita. 

Teilatuaren itxiera eta 

Anerrekak ezinbestekotzat jotzen du arazo hau konpontzeko, Ucinek teilatua ixtea baina baita lantegiari emandako "Sailkatutako Jardueraren Lizentzia" eguneratzea eta eguneraketa horretan, "2020ko ekainaren 13tik Europa mailan indarrean dauden emisio baloreak eta isurien etengabeko jarraipenen baldintzak txertatzea". Horretarako, Usurbilgo Udalari eta Eusko Jaurlaritzari alegazioak aurkeztu dizkiete haien eskumenak erabil ditzaten. 

Anerrekatik gogorarazi dutenez, aldez aurretik bitan "salaketa formala aurkeztu dugu", ingurumen elkartearen esanetan, "Udalak, 2018ko uztailean UCIN S.A. enpresari emandako obra baimenean estalki berriak ITXIAK izango zirela" ezarri arren, "baldintza hau ez delako bete".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura kimikoa
Lobbygintza toxiko bat dago glifosatoa baimentzeko Europaren erabakiaren gibelean

Glifosato herbizida erabiltzeko baimena beste hamar urterentzat luzatu zuen azaroaren 16an Europako Batzordeak. Erabaki inkoherentea, ikusirik produktuaren toxikotasuna frogatzen duten ehunka ikerketa zientifiko daudela publikaturik. Inkoherentea ere, jakinik AEBetako 113.000... [+]


Intsektiziden eraginpean dauden gizonek espermatozoide gutxiago dituzte

Zenbat eta gehiago egon intsektiziden eraginpean, orduan eta txikiagoa da espermatozoideen kontzentrazioa. Ondorio hori atera dute azken 50 urteetan mundu osoan egindako 25 ikerketa berrikusita. Environmental Health Perspectives aldizkarian argitaratu dute azterketa.


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


2023-10-04 | Euskal Irratiak
Glifosatoaren baimentzea
"Laborariengan minbizi gehiago atzematen ohi dira, produktu kimikoen erabileraren ondorioz"

Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da.


Kutsatzaile eternoen tranpa: lehen zena miragarri, orain da hilgarri

Eternoak deitzen diete, betierekoak. Ez dute su hartzen, ez dira hausten eta betirako irauten dute. PFAS izeneko konposatuak duela ia mende bat sintetizatzen hasi zirenetik, gauza askotarako erabili izan dira, berdin zartaginean arrautza ez itsasteko nola mendiko txamarraren... [+]


Eguneraketa berriak daude