Usurbilgo eta Aginagako koadrila urtero moduan xiberotarrekin bildu zen Urdiñarben abenduko lehen asteburuan. Seaskako integrazio batzordearen aldeko elkartasun afaria prestatzen aritu zen.
"Usurbildarren eta xiberotarren arteko harremanak aurrera darrai", ziurtatu diete ohar bidez NOAUA!ri. Abenduko lehen asteburuan urte luzez egin duten moduan, Xiberoa aldean izan zen Usurbilgo eta Aginagako koadrila, hango ikastoletako integrazio batzordearen aldeko elkartasun afaria sukaldatzen. Han bizitakoaren berri helarazi diote NOAUA!ri, segidan duzuen testuaren eta albiste honi atxikitako argazkiaren bidez.
"Asteburuan Urdiñarben (Xiberua) izan da Usurbil eta Agiñako kuadrila. Urtero bezala afaria prestatu zuten bertan larunbatean, 200 lagunentzako, eta Urdiñarbeko herriko gelan afaldu zuten bertaratu zirenek. Bertan bildutako dirua ohiko moduan hango Ikastolako integrazio batzordearentzat izango da.
Usurbildarren eta xiberotarren arteko harremanak aurrera darrai eta aurreko asteburuan xiberotarrak Usurbilera etorri ziren moduan, oraingoan gipuzkoarrak gerturatu dira Xibero aldera. Afarian ez zen musikarik falta izan eta Urdiñarben duela gutxi arte ospatzen zen Musikaren Egunak 30 urte bete zituenez, irudi eta bideoz osatutako proiekzioa ere aurkeztu zuten".
Gogoan izan, bestalde, Xiberoako ikastolen aldeko otarren kanpaina bideratu dute azken asteotan. Usurbilen Nafartarrak taldekoen eskutik heldu da elkartasun ekimena urtero moduan. Horretarako aurrez finkatua zuten epealdi barruan ikastoletako gurasoek ekoitzitako tokiko produktuez hornituriko otarrak eskatu dituzuenok adi; ohi bezala, igande honetarako, abenduaren 17rako NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko San Tomas azokan Nafartarrak taldeak jarriko duen postuan eskuratu ahalko dituzue.
Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.