Ustelkeria salatzen duten pertsonak babesteko lege proposamena atzera bota dute EAJk eta PSEk

  • Elkarrekin Podemosek aurkeztutako lege proposamena ez da aurrera atera Eusko Legebiltzarrean. Alderdi moreak soilik EH Bilduren babesa izan du eta PSE eta EAJ kontra azaldu dira; PP abstenitu egin da.


2019ko ekainaren 13an - 13:13
De Miguel sarearen iruzurra salatu zuen enpresariak presio handiak izan zituela adierazi zuen epaiketan. Irudian, Alfredo De Miguel eta Joseba Egibar.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Legeak mekanismoak jarri nahi zituen ustelkeria salatzen duten pertsonak babesteko, bai administrazio publikoan bai sektore pribatuetan gertatzen diren kasuetan ere. Elkarrekin Podemosek De Miguel auzian edota Pinosolo kasuan izandako salaketak gogorarazi ditu –salatzaileak jo puntuan jarri zituzten salatutakoen alderdietako ordezkari politiko zenbaitek–.

EAJ eta PSE baina, legearen kontra azaldu dira eta aurkako botoa eman dute. Argudiatu dute testua "orokorregia" dela eta ez dagoela horrelako lege bat aurrera ateratzeko nahikoa arrazoirik. Zentzu horretan, EAJko David Latxagak azaldu du bidean dela "gardentasunaren eta herritarren parte hartzearen inguruko legea".

Bai jeltzaleek eta baita PSEko ordezkariek ere Elkarrekin Podemoseko kideei leporatu diete azken lege horren prozesuan "inork baina traba gehiago" jarri dituztela. Baina Elkarrekin Podemosek argitu nahi izan du zuzenketak egin zizkiela gardentasun legeari, euren proposamenarekin batera tramatuta zedin; bestalde, zuzentarau komunitario batek ustelkeria salatzen duten pertsonak legez babestea eskatzen duela ohartarazi du.

EH Bilduk babestu egin du lege proposamena eta nabarmendu du beharrezkoa dela halako eztabaidei bide ematea. Datu bat eman du Larraitz Ugarte koalizioko bozeramaileak: Europako herritarren %81ak ez du iruzurra salatzen. "Adierazgarria" iruditu zaio Ugarteri zifra hori, iradokiz salatzaileak duen babes falta dela horren arrazoietako bat.

Lege honez gain, EH Bilduk aurkezturiko beste ekimen bat ere zintzilik dago momentu honetan: ustelkeriaren kontrako bulegoa. Jaurlaritzak argi berdea eman zion arren, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek blokeatu egin dute ekimena; hauek ere EAJ eta PSEren esku daude.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!