Hezkuntza erreforma berria debate publikoaren erdigunean izan da azken asteotan; eta, saltsa horretan, gaiaren hari-muturretako bat filosofia irakasgaiarena izan da (periodikoki errepikatzen den eztabaida bat, bestalde). Horren harira, plazaratu diren askotariko iritzien artean, akaso harrigarrienetariko bat Ramón González Ferriz kazetariak botatakoa izan da: “Ez duenak heriotzaren inguruko erabateko kontzientziarik, ez duenak izan dilema moral esanguratsurik bere bizitzan, eta ez dituenak ulertzen politikaren izaera tragikoa, edo maitasunaren, sexuaren eta adiskidetasunaren frustrazioak, ezin du inolaz ere filosofia ulertu.” Azalpen gisa: 14-15 urteko nerabeez ari da idazlea.
"Hezkuntzak, hain justu, kontrakoa izan behar du helburu: ikasleen begiradak esperientzia hurbilaren markotik harago hedatzea; posible diren horiek guztiak arakatzea"
Kategoriko samar jartzeaz gainera (“ezin du inolaz ere! filosofia ulertu”), Gonzálezek zera iradoki nahi duela dirudi: batek ezin dezakeela X ulertu (kasu honetan, filosofia), ez baditu lehen pertsonan bizi izan X-i dagozkion zenbait bizipen. Alegia, heldutasunarekin lotzen du filosofia idazleak, eta noski heldutasunak eman dezakeela beste begirada bat zenbait gai lantzerako orduan, beste perspektiba bat, nahi baldin bada; baina, era berean, muturrera eramanez esperientzia pertsonalaren argudioa (esperientzia ezagutzarako premisa gisa), ikaslea erabat zokoratua eta mugatua gelditzen da bere esperientzia hurbilera. Nago hezkuntzak, hain justu, kontrakoa izan behar duela helburu: ikasleen begiradak esperientzia hurbilaren markotik harago hedatzea; posible diren horiek guztiak arakatzea.
Hala ere, okerrena, nire iritziz, Gonzálezek nerabezaroari esleitzen dion inozentzia naifa da. Ez da soilik automatikoki onartzen duela 14-15 urteko nerabeak ez direla kapazak gai filosofikoak ulertzeko, baizik eta, zuzenean, ez dituztela ulertzen maitasunaren, adiskidetasunaren edo sexuaren ajeak, edota ez dietela aurre egin haien bizitzetan dilema moral esanguratsuei (!). Iritzi hori ez da, esan dezagun, iritzi anekdotiko eta inozenteki espontaneo bat; pentsamendu lerro nahiko hedatu batean kokatzen den adierazpen bat baizik: gazteen eta, bereziki, nerabeen infantilizazio sistematiko baten testuinguruan, alegia. Koinatua nerabea lepotik heltzen: “Lasai, gazte, oraindik ez zara gai hori guztia ulertzeko”. Nago nerabeak Gonzálezek uste duena baino azkarragoak direla, baina beharbada ez zaigu komeni hori onartzea.
Akaso filosofia zaila iruditu dakieke zenbait ikasleri hasieran, baina hori ez da balizko heldutasun falta batengatik, ezpada, esaterako, lehen aldiz egiten dietelako aurre ordura arte eskolan zeharka edo modu oso azalekoan soilik landu dituzten gaiei. Edukiez eta metodologiez hitz egin dezakegu, jakina, seguruenik hor dagoelako gaiaren gakoetako bat, baina, hasteko, ez legoke gaizki humanitateen alorrean (eta edozein arlotan) ikasleak ez gutxiestea: garrantzitsua baita nondik abiatu nahi dugun, eta nekez eraikiko baitugu etxerik lehenengo adreilua oker jarriz gero.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]