“Urtebete beharko dugu gutxienez Bardeetako sutearen eragina ezagutzeko”

  • Eguaratseko barrutiaren %80 baino gehiago kiskali du suteak. Bardeako parke naturalean dagoen balio ekologiko handiko kokaguneari buruz hitz egin dugu Nafarroako Gobernuko ingurumen departamentuko teknikari Mikel Reparazekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko uztailaren 30ean - 10:47
Azken eguneraketa: 12:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bardea idor eta malkartsuaren erdian dago kokatuta Eguarasko barrutia, gune pribilegiatua da. Oasis bat basamortuaren erdian. 

1.225 hektareako lursaila da, eta asteartean piztu zen suteak Vedado ibaiak hartzen duen zuloaren beheko aldeko zuhaiztian eragin du gehien. 

Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuak zaintza-talde bat dauka prest su txikiren bat piztuko balitz, uste baitute sutea kontrolatutako perimetrotik kanpo zabaltzeko arriskua dagoela.

 


Eguneraketa berriak daude