Ezegonkortasun egoera batean murgilduta gaude azken urteotan: krisi ekonomikoa, pandemiaren kudeaketa autoritarioa, gerrateak, prezioen gorakada... Denbora pasatu ahala, autoritarismoan eta pobrezian oinarritutako bizi eredua hedatzen ari da mendebaldeko herrialdeetan, eta milaka langileren bizi baldintzak erabat okertzen ari dira. Agintariak eta masa komunikabide nagusiak, ordea, horren guztiaren oinarrian dagoena ezkutatzen ari dira: bankarien eta enpresari handien erasoaldia. Badirudi krisialdia denok pairatzen dugun gertakari neutrala dela, baina errealitatea guztiz bestelakoa da: enpresari handiak eta bankariak negozioa egiten ari diren bitartean, langileon bizi baldintzak gainbeheran doaz.
Edonork esango luke egoera honi aurre egiteko garaia dela, baina gauzak ez dira hain sinpleak. Izan ere, Espainiako koalizio gobernuak herritar xumeen alde lanean ari den ideia saldu nahi digu, eta ezin uka ez duenik lortzen. Izan ere, egoera larria dela edonork onartzen badu ere, gobernua bere esku dagoen guztia egiten ari den ideia hedatuta dago gizartean: "Behintzat gobernua laguntzak ematen ari da, txikiak badira ere", edo "eskuinak gobernatzea baino askoz hobea da orain daukaguna" eta abar.
Laburbilduz, orain bertan "inoizko gobernurik aurrerakoienak" hedatu nahi duen mezua zera da: guztiaren gainetik, gobernu hau herritar xume eta langileen gobernua dela, gaizkien pasatzen ari garen horien "ezkutu soziala" egiten ari dena. Eta, aldi berean, egoera honen soluzioak enpresarien eta langileen arteko paktu nazional bat eskatzen duela.
Batasuna eta borrokarako grina hedatzeko garaia da, ez gobernuaren iruzurrak irentsi eta enpresarien paktu baten zain geratzekoa
Baina, gobernuaren neurri horiek ogi apurrak eta iruzurra dira langileontzat. Kontrakoa badiote ere, uneoro enpresari handien interesak lehenesten ditu gobernuak. Nola ulertu daiteke bestela alokairuen prezioari %2ko muga ezartzea, azken urteotan batez beste %41 igo denean? Nola ulertu daiteke, erosketa saskiak %14ko igoera izan duenean, elikagai batzuei BEZa jaistea? Berbera beste hainbat neurrirekin: erregaien prezioa %50 garestitu da azken urteotan eta litroko 20 zentimoko laguntzak ematen zituzten (jada kendu dutena), etxegabetzeak gelditu zituztela esaten dute eta 2022an gutxienez 21.888 etxegabetze egon ziren... Neurri horiek ez dute ez langileon pobretzea gelditzen, ezta enpresarien irabaziak ukitu ere egiten. Mercadonaren, Iberdrolaren, putre funtsen, bankuen eta abarren irabaziak nola handitzen diren ikusi dugu azken hilabeteetan.
Hori gutxi balitz bezala, protesta erreprimitzeko bitartekoak handitu ditu "inoizko gobernurik aurrerakoienak"; besteak beste, desordena publikoaren delitua gogortuta eta poliziaren aurrekontuak igota.
Testuinguru honetan, beharrezkoa da alderdi parlamentarioen sistematik kanpo mobilizatzea eta beraiekiko oposizioa kale mailan adieraztea. Izan ere, politikari profesionalek blokeo politikoa sortzen dute; hau da, bizi dugun pobretzea errotik eraldatzeko aukerak blokeatzen dituzte: alde batetik, krisialdiak deskontentu soziala sortzen badu ere, berau kanalizatzeko bitartekoak dituztelako (komunikabideak, estatu egiturak, finantzaketa...) eta, bestetik, uneoro enpresari handien interesak lehenesten dituztelako. Besteak beste, Europar Batasuneko aginduen eta kapital internazionalaren menpe daudelako.
Horrela, langileon artean desmobilizazioa, gauzak aldatzeko esperantzarik eza, borrokarako ilusio falta eta desatxikimendua nagusitzen dira. Horregatik, kalera atera behar gara eta, agintariei oposizioa erakustearekin batera, langileon artean esperantza eta borrokarako grina hedatu behar ditugu. Hori da urtarrilaren 28an egingo ditugun manifestazioek bilatzen dutena: argi adieraziko dugu enpresari handiek eta politikari profesionalek gidatutako estatu batean ezin dela egoera errotik aldatu; kontrara, langileon alternatiba independentea behar dugu, langileon Estatu Sozialista helburu izango duena.
Langabetuen, gazteen, ikasleen, langile desberdinen, etorkinen, emakume langileen... arteko batasuna eta borrokarako grina hedatzeko garaia da, ez gobernuaren iruzurrak irentsi eta enpresarien paktu baten zain geratzekoa. Enpresari handien gobernu hobe baten esperoan geratu beharrean, geure aldarriekin kalera atera eta antolatzeko garaia da.
Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!
Naroa Aranburu Barandiaran, Gazte Koordinadora Sozialista
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]