Otsailaren 7ra arte tabernen barrualdeak itxita egongo dira Nafarroan

  • Koronabirusari aurre egiteko neurriak zorroztea erabaki du Nafarroako Gobernuak, eta urtarrilaren 23an, larunbatean sartu dira indarrean. Tabernen barrualdea ixteaz gain, esparru pribatuan egiten diren bilerak bizikidetza unitate bakarrera mugatuta egongo dira.

Napargar garagardotegiko terraza.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 25an - 09:04

Urtarrilaren 23an, larunbatean, sartu dira indarrean COVID-19aren hedapena saihesteko Nafarroako Gobernuak ezarritako neurri murriztaileak. Ostalaritzako establezimenduen barnealdea itxiko dute, eta, aldi berean, 10 milioi euroko laguntza sorta berri bat gaitu du sektore horretarako. Gainera, esparru pribatuan egiten diren bilerak bizikidetza-unitate bakar batera mugatu ditu.

Otsailaren 7ra arte izango dira indarrean, egun hori barne. Egoera epidemiologikoaren bilakaeraren arabera aldatu edo luzatu ahal izango dituzte.

Santos Indurain Osasun kontseilariak asteartean azaldu zuenez, debekatuta egongo da taberna, kafetegi eta jatetxeen barrualdean kontsumitzea. Hala ere, terrazak %100ean irekita egongo dira.

Itxiera horretatik kanpo geratzen dira hoteletako eta bestelako ostatuetako jantokiak. Establezimenduan ostatu hartuta dauden pertsonei soilik zerbitzatu ahal izango zaizkie otorduak, betiere osasun neurriak betetzen badira eta mahai bakoitzeko gehienez sei pertsona badaude. Kanpoan geratzen dira, halaber, osasun zentroetako zerbitzuak, zerbitzu sozio-sanitarioak, eskola eta unibertsitate jantokiak, enpresa-jantokiak eta jantoki sozialeko zerbitzuak.

Salbuespen gisa, honako hauek baimendu ahal izango dira: bidaiarientzako zein merkantzientzako garraio lanak egiten dituzten langileak dituzten bezeroen establezimenduen barrualdeak irekitzea, establezimenduak zerbitzuguneetan edo errepidean egotea (hirigunetik kanpo eta Nafarroako errepide nagusietan), bost trailer kamioi baino gehiagorentzako aparkalekua izatea eta otorduak edo afariak ematea.

Ostalaritzarako laguntzak

Osasun arloko neurriekin batera, Nafarroako Gobernuak iragarri du 10 milioi euroko diru laguntza sorta berri bat jarriko duela martxan ostalaritza sektorearentzat.

Pandemiaren eraginak gehien erasandako sektoreetako bati laguntzeko asmoz eratu da ekimen hau, eta orain arte ekonomiaren eta zergen arloan hartutako neurriekin bat egiten du. Jarduera horiek honako hauek dira: zerga geroratzeak eta pizgarriak abian jartzea, eta 20 milioi eurorainoko laguntzen deialdia egitea. Deialdia abenduan egin zen, eta ostalaritzako lokalek fakturazioa gutxienez %20 jaitsi zela egiaztatu zuten. Laster iragarriko dituzte baldintzak eta ezaugarriak. Deialdia otsailean argitaratuko da NAOn.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ostalaritza
Errespetu falten aurkako kanpaina abiatu dute Baztango eta Bidasoako ostalariek

Jarrera sexistak, klasistak, arrazistak eta homofoboak salatu dituzte, besteak beste. Eskualdeko ostalariei dei egin diete ekimenarekin bat egiteko. Kanpainarekin atxikimendua adierazteko epea urtarrilaren 31n amaituko da.


Iruñeko Katakrakek 10 urte
Jan, edan, irakurri... mundua aldatu

Datorren abenduaren 31n hamar urte beteko dira Iruñeko Katakrakek ateak ireki zituenetik: ostatua, liburutegia eta ikuskizunetarako areto nagusia biltzen zituen espazio berriak. 2016an laugarren hankak mahaia osatu zuen: argitaletxea. Iruñerrian bakarra da... [+]


2023-02-10 | Leire Artola Arin
Getariako ostalarien elkarteak onartu du adostutako prezioen igoera baztertzea

Lehiaren Euskal Agentziarekin akordioa lortu du, eta espedientea itxi diete. 2021eko abenduan guztiek batera igo zituzten prezioak, eta herritarren haserrea piztu zuten. Orain, ostalariek hitzeman dute lehiaren arauak errespetatuko dituztela eta norberak bere prezioak finkatuko... [+]


Getariako tabernak ikertzen ari da Leiharen Euskal Agintaritza, ustez prezioak igotzea adostean eginiko irregulartasunengatik

Leiharen Euskal Agintaritza Getariako taberna eta jatetxeak ikertzen ari da, pandemiatik irtetean prezioak igotzea adostean konpetentziaren erregimena urratu zutelakoan. 18 hilabete ditu elkartea zigortu ala ez erabakitzeko. El Diarioko Belén Ferrerasek eman du isilpeko... [+]


2022-03-27 | Leire Artola Arin
Tabernei boikota
Nortzuek helduko diote estatxari, getariarrek ala turistek?

Txikia bezain bizia da Getaria, Gipuzkoako kostako herria, baina abendutik hona aldaketa batzuk izan dira Parte Zaharrean: ostalariek prezioak igo dituzte, eta gazteek eratutako Sos herritarrak ekimenak boikota egin die. Ia lau hilabete daramatzate tabernetan zentimo bat gastatu... [+]


Eguneraketa berriak daude