Urriaren 3an, greba orokorra

  • Joan den astean eginda zegoen greba orokorrerako deialdiak indarra hartu du azken orduetan. CUP alderdiak eta CGT, IAC, Intersindical-CSC eta CSO sindikatuek ez ezik, lanuztera deitu dute ANCk eta Òmniumek ere, Generalitatekoarekin eta Demokraziaren Aldeko taularekin bildu eta gero. Azken horretako kide dira UGT eta CCOO sindikatuak.


2017ko urriaren 01an - 23:11
Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez, Òmnium eta ANCko presidenteak, Catalunya plazako ekitaldian. (Arg.: Martí Albesa)

“Gaur hasten da dena”, esan die Jordi Cuixart Òmniumeko presidenteak Catalunya plazan bildutako milaka pertsonei. ANCko Jordi Sanchezek berriz, Generalitateari eskertu dio gaurkoan bozkatu ahal izateko konpromisoari azkeneraino eutsi izana, eta gehitu du espero duela Gobernuak bide-orria jarraituko duela “datozen une garrantzitsuotan”.

Puigdemonti mezu argia bidali dio Sanchezek: “Ez iezaguzu hutsik egin”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude