ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Urriak 12: atzo, gaur eta beti espainiar inperialismoaren aurrean, herriok erresistentzia!

  • Venezuelako Bolibartar Errepublikako gizonezkoen futbol selekzioa dugu gaur Euskal Herrian. Hispanitatearen eguna da batzuentzat, arrazakeria, inperialismoa eta genoziodioa goratzeko eguna; euskaldunontzat, berriz, jai egun arrotza izan da beti: herri eskolak antolatu izan ditugu, indar polizial okupatzaileen kanporatzea eskatu... eta aldi berean, internazionalista gisa, Abya Yalaz gogoratzeko eguna ere izan da.

Hain zuzen, begirada pixkat bat altxatzeak ematen digu jai egun arrotz bat izatetik haratago, urriaren 12a erresistentziaren egun ere badela ohartzeko beharrezkoa den perspektiba. Duela 5 mende baino gehiago espainiar inperialisten aurrean makurtu gabe borrokatu zirenak, gaur transnazionalen aurka borrokatzen dira, euren lurrak eta gorputzak lapurtu eta ustiatzen dizkietenei hortzak erakutsiz. Sozialismoa iparrorratz, feminismoa ezinbesteko bidelagun, burujabetzarako urratsak ematen jarraitzen dute Abya Yalako herriek. Inperialismoak, borreroak bezala, milaka aurpegi dituen arren, aurka egiteko hautua erresistentziatik abiatzen da. Duela 500 urte bezala gaur egun ere.

Horregatik, gaurkoa Mendizorrotzan, Gasteizen eta Euskal Herrian aldarrikapen eta elkartasunaren egun izatea ezinbestekoa da, erresistentziaren eguna, beraz. Eta espainiar inperialismoaren erresistentzia horretan bidelagun gara Euskal Herria eta Venezuelaren burujabetzaren aldeko borrokan dihardugunok, Abya Yala osoan bigarren independentziaren bidean ari diren gainontzeko herri langileekin batera.

Soilik borrokak sor ditzake arrakalak inperioen aurrean eta horrelaxe izan da munduko herri langileen garaipenetan. Burgesia transnazionalen eta hauen interesen defendatzaileei aurre eginez ireki izan dira historian arrakala horiek.

Honegatik, Askapenatik, urriaren 12 honetan espainiar inperialismoa eta bere txotxongiloen aurrean Herriok erresistitzeko dugun beharra eta eskubidea goraipatzen dugu eta bide batez, erresistentzia horren emakume aurpegia erakutsi nahi dugu. Latinoamerikan, munduko txoko gehienetan bezalaxe, zapalkuntzak zein erresistentziak emakume izena du eta urteetan zehar Abya Yalan euren bizitzak territorio libre gisa borrokatu eta defendatu dituzte: aborto eskubidea, feminizidioen aurkako borroka, biolentzia obstetrikoa, emakume langileen eskubideen aldarrikapenak, emakume beltz edo indigenen eskubideen borroka... Mercedes Sosa, Celia Sanchez, Berta Caceres, Lolita Chavez edo Moira Millan. Emakumezkoen izen propioz osatutako Abya Yalako erresistentziaren mapa da eta gaurkoan hori ekarri nahi izan dugu gogora.

Herri boterea eraikiz, desobedituz, espainiar inperialismoa herrion erresistentziaz garai dezagun, Hispanitatearen eguna, Herrion erresistentzia eguna izan dadin aurrerantzean.

Atzo, gaur eta beti inperialismo espainiarraren aurrean, HERRIOK ERRESISTENTZIA! Hamaika herri borroka bakarra!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hispanitatearen eguna
2021-10-13 | ARGIA
Lemoako Udalak ez du Lemoatx mendiko gurutze frankista berriz altxatuko

Astelehenean eraitsi zuen Ernai gazte antolakundeak Lemoatx tontorreko gurutze frankista. Udalak adierazi duenez ez dute berriro altxatuko, Memoria Historikoaren Legea urratzen zuenez haren eraistea aurreikusita baitzegoen.


2021-10-12 | ARGIA
Hispanitatearen egunaren bezperan Lemoatxako ikur frankista bota du Ernaik

1936ko altxamendu militarretik 85 urtera "faxismoari gorazarre egitea zilegi" dela salatu du gazte antolakundeak. Urriaren 12an eskualdeko mobilizazioak antolatu ditu "bizitzak erdigunean jartzen dituen independentismoa" eraikitzeko.


Eguneraketa berriak daude