UEMko lehendakaritzatik hartzen ari diren erabakiek larriki kaltetu ditzakete Mankomunitatea eta hondakinen kudeaketa zerbitzuak. Izan ere, dagoeneko sei hezitzaileetatik bi kaleratu ditu Mankomunitateak eta ez dakigu aurrerantzean zer gertatu daitekeen.
Udalerri bakoitzak bere hondakinen bilketa-sistema aukeratzeko ahalmena duela eta, 2014. urtean UEMko udalerri guztiek, Azpeitiak izan ezik (guztira sei udalerri), beraien sistemak aldatzea erabaki zuten. Bakoitza bere berezitasunekin baina helburu bat aurrean: gaikako bilketa-tasa esanguratsuak lortzea (%70etik gora). Horretarako hondakinen bilketa-zerbitzua sortzaileekiko zuzenagoa bihurtzea eta hondakinen sortzailea identifikatu ahal izatea bultzatzen dituena ezarri ziren Aizarnazabal, Azkoitia, Beizama, Bidania, Errezil eta Zestoan. Zerk motibatuta? bada, batetik,1970. hamarkadan hasi eta gaur egundaino Europa eta nazio mailan garatzen joan diren araudiek bultzatuta; hondakinen kudeaketa egoki batek gutxieneko zerbitzu batzuk eman behar ditu. Bestetik, hondakinak sailkatu gabe jasotzeak eta ondorioz, zabortegira edota errauskailu sistemetara isurtzeak udalerrientzat dakarren etengabeko kostuen igoera jasangaitza bihurtzen ari delako.
Gaikako bilketa-tasa esanguratsuak lortzeko (%70etik gora) eta hondakin-sortzaile guztiei (herritar, komertzio, industrigune eta erakunde) zerbitzu osoa eta kalitatezkoa eman ahal izateko egiturazko zerbitzu batzuk identifikatu zituen Mankomunitateak 2015. urtean. Beste modu batera esateko, bilketa-sistema berrien hasierako inplementazio lanez gain, egunero eman beharreko zerbitzuak, eta beraz, egiturazkoak kontsideratzen direnak finkatzen joan dira Mankomunitatean. Hauen artean, konpost zerbitzua, garbiguneen kudeaketa, industria-enpresa eta komertzioenganako hartu-eman zuzena eta kasuz kasuko kudeaketa zerbitzua, intzidentzien kontrola eta informazioa, sistemen mantentzea (hardwarea eta softwarea), eta datuak eta datu-baseen kudeaketa.
Gauzak honela, bilketa sistema selektiboak inplementatu, mantendu eta hobetzeko saiakerak egiten ari diren herrietan (Aizarnazabal eta Zestoa esaterako) gaikako bilketa tasak %70etik gora kokatu dira 2014ko urteaz geroztik eta igotzen jarraitzen dute; Aizarnazabalen %80tik gora iritsi dira dagoeneko. Azkoitian ordea, 2014 eta 2015.urteetan egin ziren lanek %70etik gora kokatu zuten gaikako bilketa-tasa, baina, ordutik aurrera udalak zerbitzu guztiak ez ematea erabaki zuen eta harrezkero gaikako bilketa-tasak %55era jaitsi dira, eta beherantz doaz gaur egun. Zer esanik ez Azpeitiaren kasuan, oraindik kudeaketa berriak eskatzen duen zerbitzurik ez du inplementatu eta bere gaikako bilketa-tasak %40ra iritsi ezinik dabiltza.
EH Bilduk gehiengoa duen Mankomunitate honek errekorteen politika aplikatzeari ekin dio eta honek kinka larrian jartzen du bai Mankomunitatearen etorkizuna, baita beharrezko kudeaketa zerbitzu minimoak ematearena ere
Zer esan nahi du guzti honek? bada hasteko, posible den %90erainoko gaikako bilketa tasak lortzetik oso urruti daudela Azkoitia eta batez ere, Azpeitiko udalerriak. Bigarrenik, eman beharreko bilketa zerbitzuak oso exkaxak direla orokorrean, eta batez ere industriguneetako enpresekiko (udalei ordaintzen dien tasak kontuan hartuta apenas ematen den zerbitzurik). Eta azkenik, kalitatezko zerbitzu bat ez emateak berarekin batera defizit ekonomikoa dakarrela. Azken puntu hau azaltze aldera, 12500 tona inguru hondakin sortzen dira UEMko herrietan urtebeteko epean. Birziklatzen den hondakin bakoitzeko irabaziak izaten ditu Mankomunitateak, ontzi arinen kasuan adibidez 543 € / tonako sarrerak izaten ditu. Birziklatzen ez dena (errefusa) kudeatzeko aldiz, diru-galerak; aurtengo zabortegiko isurtze-tarifa 173 € / tonako da, eta bere eboluzioa gorakoa izan da denboran zehar. Egiteko asmoa dagoen errauskailuaren tarifak momentuz ez dakizkigu,baina zabortegira isurtzea baino garestiagoak izango direla aurreikusten da. Hau horrela, gaikako bilketa tasak %40koak edo %70 edo altuagokoak izan, 1,5 milioi € tik gorako diferentzia izango zukeen urtebetean Mankomunitateak eta hau herritarren hondakin-tarifetan islatuko zatekeen.
Hezitzaileen figura eta errekorteak
Sei hezitzaile izan ditu Mankomunitateak 2014ko martxoan hasi eta oraintsu arte, ni neu horietako bat. Gure zereginak azaltzen hasita oso anitzak direla esango nuke, momentu oro eta etenik gabe herritarrei, enpresei eta erakundeei zuzenduta jarduten dugu lanean eta arestian aipatu ditudan egiturazko zerbitzuak betetzen dihardugu. Hondakinen sortzaile, biltzaile, kudeatzaile eta erakunde publikoen arteko zubi-lana egiten dugu. Beste modu batera esanda, batetik, administrazio publikoetatik hartzen diren erabakiak eta planak praktikara eramaten ditugu eta herritar eta enpresekin batera errealitatean gorpuztu. Bestetik, egunerokotasunean azaltzen diren dinamikei forma instituzionala ematen diegu eta agiri eta baimenen bidez administrazio publikoko eskemetan sartu, instituzionalizatu alegia.
Azken bi hilabeteetan UEMko lehendakaritzatik hartzen ari diren erabakiek ordea, larriki kaltetu ditzakete Mankomunitatea eta hondakinen kudeaketa zerbitzuak. Izan ere, dagoeneko sei hezitzaileetatik bi kaleratu ditu Mankomunitateak eta ez dakigu aurrerantzean zer gertatu daitekeen. EH Bilduk gehiengoa duen Mankomunitate honek errekorteen politika aplikatzeari ekin dio eta honek kinka larrian jartzen du bai Mankomunitatearen etorkizuna, baita beharrezko kudeaketa zerbitzu minimoak ematearena ere. Jakinda hondakinen kudeaketa prozesuak gero eta zorrotzagoak izatera behartzen ari zaiola Europako komunitatea (zabortegi eta erraustegientzat baldintza gogorragoak) eta hondakinak berrerabiltzeko sistemak ekonomikoki gero eta gehiago saritzen direla, nora begira dagoen galdetuko nioke Urola Erdiko Mankomunitateari.
Eta ez hori bakarrik, hausnarketarako galdera zabalagoak egingo nizkioke EH Bilduk zuzenduta kudeaketan ari den Mankomunitate honi: Nola pentsatzen du gizartea jasangarriagoa eta justuagoa den eredu baterantz trakzionatzea zalantzan jartzen baditu tekniko/hezitzaileek herritarrekin batera egindako lanak orain arteko helburuak erdiesteko? Nola egin nahi du herritarrei kalitatezko zerbitzu publiko bat eskaintzeko horretan ari diren zerbitzariak kaleratuta? Eta nola pentsatzen du hondakinen zerbitzuek sortzen duten kostuak etorkizuna ez hipotekatzea inplizituki zabortegi eta erraustegi sistemak defendatzen baditu, %40 bilketa tasak izanda, Azpeitiaren kasuan behinik behin?
Iker Azagirre
Urola Erdiko Mankomunitateko teknikaria.
(Ingurumen zientzietan lizentziatua)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]