Uribe Kostako hirigintza-eredu “basatiari” aurre egiteko GuNe kolektiboa sortu dute

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 28an - 09:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Getxoko Tosu landaren hustuketaren ondoren, eskualdeko hirigintza-eredu "inklusibo, parte-hartzaile, irisgarri" baten alde lan egiteko kolektiboa jarri dute martxan Uribe Kostako hainbat gizon-emakumek: GuNe. Besteak beste, eskualdeko ondarea eta lurra defendatu gura dute, baita "kondenatu gaituzten porlanezko kartzela honetatik" atera ere.

Sortu berri den GuNe kolektiboaren arabera, Uribe Kosta politikarien eta enpresa-eraikitzaileen arteko Monopoly partida pribatua bihurtu da: "Nekatuta gaude egoera onartezin honetaz, zeinetan bakarrik gutxi batzuen interesetan, eta haien poltsikoetan, hartzen diren erabakiak".

Salatu dutenez, agintariek bakarrik dute "fitxa mugitzeko pribilegioa, inolako kalterik jaso barik. Guri, herritarroi, aldiz, kalte handiak dakarkigu espekulazio basati horrek". Diotenez, eredu horrek herriko komunitatea eta sarea "apurtu" eta "indibidualismora" bultzatzen dute. Hori dela eta, horri denari aurre egiteko sortu dute kolektiboa, Bilbo Metropolitarraren eta, batez ere, Uribe Kostan garatzen ari den hirigintza-ereduari aurre egitea "posiblea" delakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
Eguneraketa berriak daude