Emakumeak borrokan

Urdaibain Bizkaiko baso autoktonoa berreskuratzeko crowdfundinga

  • Lurgaia fundazioak crowdfundinga ipini du abian, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren eremu batean lurrak erosi eta oraingo pinu eta eukaliptoen ordez baso autoktonoa landatzeko, haritzak batez ere. Diotenez, Bizkaian jatorrizko baso gehiena galdu da, hazkunde azkarreko espezieek haien lekua hartuta.

Unai Brea @unaibrea
2017ko azaroaren 24a
Boluntarioak Undabason lanean. (Arg.: Lurgaia fundazioa)

“Gaur egun ia ez da geratzen baso heldu eta zabalik Bizkaian”, dio Lurgaiak, “garai batean hariztiak zeuden eremuaren %90etik gora galdu egin da”. Fundazioak hamar urte daramatza Urdaibaiko Erreserbaren barruko Undabaso parajean lanean, lurrak bereganatu eta pinu eta eukaliptoen ordez  espezie autoktonoak birlandatzen. Dagoeneko 26 hektarea dute, eta berriki akordioa egin dute beste 31 hektarea eskuratzeko.

Urte amaieran egingo ditu Lurgaiak lurren eskriturak, eta 108.000 euro ordaindu beharko dituzte datozen hiru urteetan. Orain arte bilduta dute funtsa nahikoa ez denez, crowdfunding kanpaina ipini dute martxan.    

Espezie aldaketak hainbat onura ekarriko dituela diote, galtzeko arriskuan den paisaia mota bat berreskuratzeaz gain: zoruaren erosioa gutxitu, erreken ur kalitatea hobetu, biodibertsitate galera gelditu, klima aldaketari aurre egin CO2a hobeto atxikiz. Hazkunde azkarreko espezieen ordez haritzak landatuz, azken batean “benetako basoa” sustatzen dela dio Lurgaiak: “Basoaz ari garenean, gutxienez 100 urteko garapena eta 100 hektareako zabalera behar duen ekosistema konplexu batez ari gara”.

Basoak naturarekiko begirunez kudeatzeko eskatu dute

Baso Autoktonoen Nazioarteko Eguna (azaroak 23) dela eta, Bizkaian benetako basoa, nagusiki haritz, pago eta artez osatua, herrialdeko baso guztiaren %24 baino ez dela gogorarazi du Kolore Guztietako Basoak plataforma sortu berriak. Gainerako %76 eukalipto eta pinuek hartzen dute, eta gorantz doa portzentajea: eukalipto eremuek  2.000 hektarea gehiago dute bost urtean. Bizkaiko mendi publikoen %70 eukalipto eta pinuek betetzen dutela ere azpimarratu dute.      

Horren aurrean, Europako iparraldean duela mende batetik hona eta berrikiago hurbilagoko eskualdeetan –Burgosko iparraldean, berbarako– erabiltzen den baso-politika alternatiboa ezartzeko eskatu du plataformak. Eredu horretan kalitatezko zur autoktonoa sustatzen da, baina eremu bateko zuhaitz guztiak aldi berean moztu gabe; modu horretan ziurtatu egiten da basoen osasuna eta, Kolore Guztietako Basoak-en esanetan, errentagarritasun ekonomikoa ere ona da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Natura  |  Bizkaia  |  Biodibertsitatea  |  Basoa

Natura kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-16 | ARGIA
Bardeetako tiro eremuak gero eta arrisku handiagoa sortzen duela salatu dute

Bardeetako natur parkea gerrarako bonben entsegu toki bezala erabiltzearen kontrako jarrera agertzeko eskatuko die Tiro Eremuaren Aurkako Asanbladak Nafarroako udalei, mozio baten bidez.


2019-05-14 | ARGIA
Zaborra aurkitu dute lurraren sakonunerik handienean

Inoiz egin den urperatze sakonenak gizakiak sortutako hondakinekin egin du topo itsas-hondoan. Ziurtatzear den arren, aurkitutakoa plastikoa izan daitekeelakoan daude.


Ainara Azpiazu Aduriz, Axpi. Iruditeria anitzagoen alde
"Marrazketa tresna ezin hobea da edozein ogibidetan aritzeko, baina ez da trebezia moduan lantzen"

Hernanin hartu gaitu Ainara Azpiazu Aduriz ilustratzaileak, Andrekaleko bigarren zenbakian. Etxe horretan hazi zen Axpi, eta hantxe dauka orain lokala. Historia polita dakar kale horrek: ofizialki, Kardaberaz deitzen zen, baina, orain dela bost urte, herritarren ekimenez, tradizioz eman izan zaion izena berreskuratu zuen. Toki egokia da, dudarik gabe, gaurko elkarrizketa egiteko. Izan ere, horixe baita Axpiren lanaren ardatzetako bat: iruditeriatik at geratu direnak (emakumeak, adinekoak,... [+]


2019-05-09 | ARGIA
Zer dago ibaiaren beste ertzean? Industriak Urumean izandako inpaktua aztertuko dute

Ibaiaren inguruan dagoen industria ondarea eta paisaiari buruzko programa antolatu du Cristina-Enea fundazioak HidroLogikak proiektuaren bidez.


2019-05-07 | ARGIA
Milioi bat animalia eta landare espezie hamarkada gutxitan desagertzeko arriskuan

IPBES Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari Buruzko Gobernu Arteko Plataformak landutako txostenaren arabera, egungo bizi erritmoarekin jarraituz gero milioi bat espezie galdu daitezke datozen urteetan.


2019-05-02 | ARGIA
Euri uretan ere pestizidak daudela frogatu dute lehen aldiz Uruguain

Uruguaiko Paysandú departamentuan egindako ikerketa batean pestizida arrastoak aurkitu dituzte zerutik datorren euriko uretan. Hainbat ikerlarik laborategian aztertu dute ura eta intsektizidak eta fungizidak dituela ondorioztatu dute.


2019-05-02 | ARGIA
Donostiako Lourdes Txikiko harizti zaharrak lehengoratu gabe jarraitzen duela salatu dute

Haritzalde naturzaleen elkarteak gogorarazi duenez, Donostiako Ekintza ikastolaren gainean dagoen magala deuseztatu zuen duela bi urte etxegintza alorreko enpresa batek, baina "Udaletik ez dira gauza izan baieztatzeko lanok egin zutenei salaketa edo isunik jarri ote dioten".


Larreak irekita, Aralarren dira abereak

Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.


Eguneraketa berriak daude