UPNko zenbait kidek 1936an hildako lehen errekete frankistaren omenaldian parte hartu dute

  • Abuztuaren 25ean Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan dagoen Urton (Leitza), Joaquin Muruzabal omendu zuten, “1936ko gurutzadan” –hitz horiekin deskribatu zuten Gerra Zibila deialdian– hil zen lehenbiziko paramilitar karlista. Ekitaldian ziren UPNko zenbait kide, tartean Silvestre Zubitur Leitzako zinegotzia.


2018ko abuztuaren 29an - 09:26
Muruzabal errekete frankistari egindako omenaldian, eskuinekoa da Silvestre Zubitur, txapel gorri, txaleko eta bibotearekin.

Omenaldian, besteak beste, hildako soldadu frankistaren omenezko monumentua berriz jarri zuten. Ekitaldia amaitu ondoren erretiratu dute, Diario de Noticias-ek jaso duenez, antolatzaileek diotelako iraganean “marxisten eta separatisten samaldek” bota egin izan dutela.

Lore-eskaintza, meza eta bazkaria egin zituzten oraindik estatu-kolpe faxistaren alde dauden hamarnaka lagunek. Bertso bat ere kantatu zuten hildako faxistaren omenez, Navarra Información-ek jaso duenez.

Muruzabal erreketeaz gain, Baleztena familia omentzeko ere baliatu zuten ekitaldia –Leitzako sendi hori ezaguna da 36ko kolpea babestu zuten familia nafarren artean–.

Sare Antifaxistak Nafarroako Gobernua kritikatu du

Ekitaldia salatzearekin batera, Sare Antifaxista kolektiboak kontuak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari. Taldearen blogean adierazi dute Gobernuko Barne kontseilari Maria Jose Beaumontek “ez daukala arazorik” Maravillas edo Esparru gaztetxeak jazartzeko, “feministen kontra borrak ateratzeko” edo 2018ko Ospa Egunaren kontra egiteko.

“Faxismoa goratzen duten ekitaldiak eragotzi berriz… hori ez du egiten”, adierazi du Sare Antifaxistak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude