Diario de Noticiasek larunbatean argitaratu zuen inkestaren arabera, Barcinaren UPN hondoratu egingo litzateke hurrengo hauteskundeetan PPrekin batera. PSN mantendu egingo litzateke, eta EH Bildu eta I-E igo egingo lirateke.
Egindako kudeaketa eskasak asko eragingo lieke Gobernuko sozioak izan diren UPN eta PSNri. Lehenego aldiz, biek batera ez lukete gehiengo osoa lortuko.
Krisia, murrizketa, CAN auzia eta bereziki, Yolanda Barcinaren kudeaketa eskasa UPNren hauteskunde aurreikuspen guztiak hondoratzen ari da. Gizaker etxeak egindako inkestak dioenez, UPNk lehen alderdia izaten jarraituko luke hauteskundeetan, baina lau eserleku galduko lituzke, hamabost parlamentarirekin geratuz, gehiengo osotik 11ra.
Emaitza horiekin UPNk gobernua galtzeko arrisku handia edukiko luke. PPk ere behera egingo luke, bi parlamentarirekin geratuko litzateke, talde parlamentario propioa eratzeko aukerarik gabe.
PSNrentzat ere emaitza txarrak iragartzen dira. Bederatzi ordezkari izatetik zortzi ordezkari izatera pasako litzateke. Baina UPNri eserleku bat kentzetik oso gertu egongo litzakeela ere adierazten du inkestak.
Honek inoiz Nafarroan egon den aldaketa politikorako aukera handienetako baten atea irekitzen du. Ziklo baten amaiera datorrela adierazten du inkestak, ziklo horren amaiera aprobetxatuko luketen alderdiak EH Bildu, Geroa Bai eta Izquierda Ezkerra izango lirateke.
Hiru koalizioen gorakada nabarmentzen dute datuek. 25 ordezkarirekin gehiengo osoaren ateetan geratuko lirateke. EH Bilduk bere espazioa indartu eta handitu egingo luke 11 ordezkarirekin. Geroa Baik NaBairen herentzia hartu eta honen emaitzak hobetuko lituzke 10 ordezkarirekin. Izquierda-Ezkerrak ere igoera izango luke 4 ordezkari ateratzeraino.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak