argia.eus
INPRIMATU
Unai Mendiburuk irabazi du Mungiako saioa
  • Mungiako Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendiburu.

Bertsozale.eus @bertsozale 2025eko urriaren 7a
Bertsozale.eus

Mungiako aretoa bertsozalez lepo egon da. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:

Ander Ucelay Aristi

Imanol Uria Albizuri

Josune Aramendi Perez

Maite Sarasola Isazelaia

Peru Vidal Gurrutxaga

Unai Mendiburu Valor

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu izan da puntu gehien batu dituena: 464 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Unai Mendiburu Valor_________________ 464

Imanol Uria Albizuri__________________458

Maite Sarasola Isazelaia_______________458

Josune Aramendi Perez_______________425.5

Ander Ucelay Aristi__________________418.5

Peru Vidal Gurrutxaga________________417.5

Jon Amezaga Fernandezek egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.