Unai Etxeberria zigortu du Granada futbol taldeak neofaxisten presioei men eginda

  • Altsasuko gazteei babesa erakusteko kamiseta bat janzteagatik zigortu du Granada futbol taldeak Unai Etxeberria atezain getxoztarra. VOXek eskatutakoa bete du Granada FC-k eta diziplina-espedientea ireki dio.


2020ko abuztuaren 4an - 09:09
Unai Etxebarria "Altsasukoak aske" kamisetarekin.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Europa Leaguerako sailkapena ligako azken partidan lortu zuen Granada futbol taldeak. Unai Etxeberriak atezainak ospatu zuen Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko oso ezaguna den kamiseta jantzita. Atezaina zigortzeko eskaera publiko egin zuten VOXeko kideek. Hala, Onofre Miralles zinegotzi neofaxistak Granadako udalari eskatu zion futbol taldea presiona zezan jokalaria zigortzeko. Zigor eskaera horiek bere egin ditu futbol taldeak eta Etxeberria zigortzea erabaki du Granada FCk.

Unai Etxebarriak 23 urte ditu, eta iaztik dago Granadan, Athletic Clubek utzita. 2021eko ekain amaiera arte dauka kontratua Granadarekin.

Podemos eta Izquierda Unida, besteak beste, batzen dituen Adelante Andalucia taldeko parlamentari Chus Fernandezek zigor-espedieantea bertan behera uzteko eskatu dio futbol taldeari.

 


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.