Jadanik ebidentzia estatistikotzat aitortua baldin bazegoen airearen kutsaduren handitzearekin ugariagoak direla hura arnasten duten jendeen gaixotasun neurodegeneratiboak, orain ikerlari mexikarrek nanopartikula ugari aurkitu dituzte Mexiko Hirian bapatean hildako 11 hilabete eta 27 urte arteko 186 gazteren garunetan, Alzheimerraren, Parkinsonaren eta beste gaixotasun degeneratiboetan ohikoak diren proteina anormalekin lotura handia dutenak.
Alzheimerra eta beste gaixotasun degeneratiboen eta aireko kutsagarrien arteko loturak azaltzeko urrats berria Lilian Calderón-Garcidueña buru duen zientzialari talde batek burutu du Montanako Unibertsitatean eta Environmental Research aldizkari zientifikoak plazaratu berri du. Ikerlariek metal astunen nanopartikulak aurkitu dituzte Mexiko Hirian bapatean hildako 11 hilabete eta 27 urte arteko 186 gazteren garunetan, Alzheimerraren, Parkinsonaren eta beste gaixotasun degeneratiboetan ohikoak diren proteina anormalekin lotura handia dutenak. Nanopartikula horiek ez dituzte aurkitu gutxiago kutsatutako eremuetako gazteen burmuinetan.
Londresko The Guardian egunkariak ikerlanaren garrantziaz galdetuta, honela nazioarteko ikerketan parte hartu duen eta Lancasterreko (Erresuma Batua) unibertsitatean irakasle den Barbara Maherrek esan du: "Izugarria da haurren burmuin sisteman ere neuropatologia aurkitzea. Oraindik ez dugu kausalitatea frogatu ahal izan, baina nola espero zenezakeen metalen nanopartikula horiek aurkitzea burmuineko zelula oso garrantzitsuen barruan? Tiro egin duen pistolaren kea erakusten du, itxura guztien arabera nanopartikula horiek tiratzen dituzte neuronetan kalte degeneratiboak eragiten dituzten balak".
Gaixotasun neurodegeneratiboen kausak konplexuak dira eta ez dira osoki esplikatu orain arte. Horretaz dio Maherrek: Dudarik gabe, egongo dira faktore genetikoak eta baita bstelako neurotoxikoak ere. Baina airearen kutsadura honetan berezi egiten duena da zein modu etengabean eragiten dien hura arnastu behar duten herritarrei. Iruditzen zait gizakiaren organismoak ez duela garatu inolako defentsa mekanismorik bere burua babesteko nanopartikula horietatik". Maherrek azpimarratu du haurretan ikertu dutela horiek ezin izan dituztelako beren soinean probatu dementziaren eragile izan daitezkeen beste zenbait produktu, hala nola alkohola. "Horregatik dira haurrak ikatz meategietako kanarioak bezala". [Meatzariek txori kantari bat eraman ohi zuten metegiaren barrenera: gas isuri bat baldin bazegoen, beste inor baino lehen hiltzen zen txori txikia eta hura isiltzea zen arrisku larriaren seinale].
Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.
Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.
EHUko ikerketa-talde batek dio Europako emisio-inpaktuaren %60 datorrela sektore energetikotik.
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]
EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.