Hausnarketa hau ez dago denek irakurtzeko egina. Inork denborarik gal ez dezan, aurrez jakin beza idatzi hau irakurtzeko honakoak sinetsi behar direla: guda ez zen 2022an hasi, 2014an baizik, Euromaidan deituriko estatu kolpea ematearekin batera. Gobernua hartu zuten naziek Donbassen politika genozida ezarri zuten. Ukraina estatu faxista bihurtu zuten, eta oposizioko alderdi politiko, sindikatu eta komunikabideak debekatu eta militante ugari espetxeratu zituen. Guda AEBen plangintza baten ondorioz hasi zen eta ez Putinen auskalo zein asmorengatik. Ukrainak, NATOk eta EBk ez dute inoiz Minskeko hitzarmena betetzeko asmorik izan eta negoziatzen eman zituzten urteak Ukrainari Europako mendebaldeko armada indartsuena antolatzeko bakarrik erabili zituzten. Errusiak ez du Europako mendebaldean lurrik konkistatzeko asmorik. Eduki horiekin ados bazaude has zaitezke irakurtzen. Ez bazaude, ez denborarik galdu.
Orain Ukrainako guda amaitzekotan da. Goi agintarien erabakia bakarrik falta da. Errusia gailendu egin baitzaio AEBek, NATOk, EBk eta Ukrainak berak aurrean jarri zioten armada erraldoiari. Zelenski Ukrainako presidenteak berak aitortu du kontraerasoak porrot egin duela. Hilabete hauetan Ukrainara armak bidaliz Europako Batasunak bere armategi guztiak hustu dituen arren, eta AEBek neurri handi batean ere, Errusiak gaitasun handia erakutsi du frontera iritsi orduko arma horiek guztiak birrintzen. Abrams, Leopard, Challenger... tanke modernoenek ustez nahikoa izan behar zuten armada errusiarrari nagusitzeko, baina usteak ustel gertatu zaizkie Errusiari guda hau antolatu ziotenei. Udazkenerako NATOk arma urri bazuen, arazoa gainditu ezina bihurtu zitzaion Hamasek Israeli urriaren 7ko kolpea eman ziolarik. Israeli milaka bonba, tanke eta gainerako tresneria bidali beharrak Ukraina eskas geratzera kondenatu zuen. Ekonomikoki Ukraina lur jota dago eta gero eta arazo gehiago du AEBetatik eta EBetik laguntza jasotzeko.
Israeli milaka bonba, tanke eta gainerako tresneria bidali beharrak Ukraina eskas geratzera kondenatu zuen. Ekonomikoki Ukraina lur jota dago eta gero eta arazo gehiago du AEBetatik eta EBetik laguntza jasotzeko
Hala ere, arma eskasia baino arazo larriagoa izan liteke tropa kopuruaren inguruan Ukrainari sortu zaiona. Zenbaki fidagarririk inork ez badaki ere, hildako soldadu ukrainarrena ehunka milakoa dela ziurta liteke. Gudan zehar elbarritu, zauritu, desagertu eta atxilotuta suertatu direnena gehituta, milioira hurbil daitekeela dio hainbatek. Gaur egun soldaduen batezbesteko adina 45 urte ingurukoa omen da, gazteak frontetik desagertzen ari direla erakusten duen seinale esanguratsuena. Asko hilik, beste asko atzerrira ihes eginda, gudarako gazterik gabe geratzen ari da armada ukrainarra. Aspaldi kalean jendea atxilotzen dabil armada fronteko hutsuneak bete nahian. Galtzen dituen soldaduak ezin ordezkatuz ari dela denon bistan geratzen ari da. Kolapsotik oso gertu dagoela esan liteke, dagoeneko puntu horretara iritsi ez bada.
Bitartean Errusiaren armada egunetik egunera bizkorrago dagoela erakusten ari da. Bere industria militarrak ekoizpena hainbat bider handitu du, arma modernoagoak sortzen ditu eta hori gutxi balitz bezala, lagun dituen Ipar Korea eta Iran ondoan dauzka arma gehiago nahi adina emateko. Bere ekonomia ere indartuz doa; adibidez, 2023an BPGak %3,5 eginen du gora, eta Europan erdira ere ez da iritsiko. NATOren zorretan kokatu behar da Errusiak orain armada indartsuena edukitzea Europan. Horri gehitu behar zaio nahi izanez gero ehunka mila soldadu gehiago mobiliza litzakeela epe motzean, bere armada handiaren zati bat besterik ez baitarabil guda honetan. Airean nagusi izateak abantaila izugarria eman dio Errusiari NATOren armadari gailendu ahal izateko. Armada errusiarra eroso sentitzen da frontean eta badaki guda irabazita duela. "Operazio militar berezi" honen helburuetako bat Ukraina desmilitarizatzea denez, ez du armada etsaia kolpatzeari uzteko presarik.
Aurrekoaren ondorioz sortzen diren galdera batzuk:
• Noren esku geratuko da gudari amaiera ofiziala ematea? Gaur Zelenskiren esku dago. Bihar auskalo. AEBetatik iristen diren iritzien arabera, hango agintariak ordezkoa bilatzen ari omen zaizkio Zelenskiri. Hala ere, guda honi amaiera ematerakoan, ez dirudi garrantzitsuena Ukrainaren izenean bakearen mahaian eseriko denaren izena denik. Bata izan ala bestea, eseriko denak Errusia irabazlearen eskaerak onartu beharko baititu ezinbestean.
Joan Mari Beloki Kortexarena
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]