Ukrainako guda amaituta, zer? (eta II)


2024ko urtarrilaren 18an - 08:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
  • Nolako Ukraina geratuko da guda amaituta? 2014an Minskeko hitzarmena sinatu zenaren arabera, Ukraina osorik geratuko litzake. Baita 2022an Turkian sinatzeko prest zegoen dokumentuaren arabera ere. Errusiak ez zuen Ukrainaren lurrik eskuratzeko asmorik. Baina urte eta erdi luzeko gudaren ondoren, lurraldetasunari dagokionez gauzak nabarmen aldatu dira. Genozidioa pairatzen ari ziren Luhansk eta Donetskeko Errepublikak dagoeneko Errusian txertatuta daude eta ez dute atzera eginen. Gauza bera gertatzen da Krimearako bidean dauden Zaporizhia eta Khersonekin, horiek ere erreferendum bana irabazi eta gero eskaera bera egin baitzuten. Bost eskualde horiek Errusiaren barruan geratuko dira. Odesa, Kharkiv eta beste hainbat eskualdek ere Errusiaren barruan buka lezakete. Poloniak ekialdeko Galitzia berreskuratzeko asmoa agertu du betidanik. Hungariak eta Errumaniak ere badute Ukrainan garai batean berena zen zati bana ere. Hortaz, guda amaituta nolako Ukraina geratuko den ikustekoa izanen da.
  • Ukrainako gobernu berria: 2014an "Euromaidan" deituriko estatu kolpea eman zutenetik, botere gune guztiak naziek eskuratu zituzten. Hamar urteotan soilik beren ideologia faxistak izan du landua izateko eskubidea. Komunikabideak itxi, alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu, kartzelak ezkerreko militantez bete, erlijio ortodoxo historikoari jazarri, idazle errusiar ospetsuen liburuak desagerrarazi, Alemania naziaren aurkako guda osteko oroigarri eta monumentuak eraitsi... politika basati eta uniformizatzaile horren adibide batzuk besterik ez dira. Hamar urte hauetako politika horrek eta bere gidariek ez dute lekurik izanen Ukraina berrituan. Herritarrek hautatutako politikariek hartu beharko dute herrialdearen lema eta politika herritarragoa egin beharko dute. Kartzelak hustu, alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatu, itxitako komunikabideei eta jazarritako eliza ortodoxo errusiarrari berriz bideak zabaldu... Puntu honek bete-betean egiten du bat Putinek adierazi zuen operazio militar berezi honen Ukraina desnazifikatzeko helburuarekin eta ziur bake-mahaiaren gainean azalduko dela hizketan hasiko diren lehen egunetik.
  • NATO Ukrainan?: Guda irabazten duenak finkatzen ditu bake-hitzarmenaren baldintzak. NATO Ukrainan ez sartzea izanen da Errusiak negoziazio-mahaiaren gainean ipiniko duen bakerako lehen baldintza. 2014an Ukrainan izan zen estatu kolpea yankiek antolatu eta finantzatua izan zen, Errusia ahultzea lehenik eta haustea gero, helburu aitortua zutelarik. Horretarako Ukraina NATOren barruan behar zuen. Baina guda irabazita, Errusiak eten egin die prozesua.
  • Ba al du zentzurik gaur egun NATO bezalako erakunde batek? Errusiak hamaika aldiz ziurtatu du ez duela bere mugetatik harago zabaltzeko asmorik eta ez duela lur berririk konkistatzeko asmorik. Beraz, zentzurik gabe geratu den zerbait da gaurko NATO. Galdera –eta kontraesan– asko dute mahai gainean eta desagertzea aukeretako bat da.
  • Europako Batasuna eta Ukraina: Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Zelenskiri errepikatu izan dio Europako Batasuneko ateak zabalik dituela, baldintza batzuk betez gero. Baina guda amaituta, gauza litekeen zerbait al da? Ukrainako azpiegiturak birrinduta daude, ekonomia zorpetuta gehiago ezin, administrazio osoa ustelkeriak jota, hamar bat milioi ukrainar herrialdetik kanpora joanak... Nork hartuko du zerrenda luze horri aurre egiteko ardura? Nork ordainduko ditu Ukraina moldatzeko beharko diren inbertsio erraldoiak? Zenbana euro jarri beharko genuke Mendebaldeko europar bakoitzak? Onargarria al da hori? Hungaria, Austria eta Eslovakiak dagoeneko ezetz esan dute. Huts egindako estatu bezala geratzeko arriskuan da Ukraina.
  • AEBek lortu al dute helburua?: Jarritako zigorrekin Errusiaren ekonomiak krak egitea espero zuten. Putin gobernutik botako zuten, Errusiako Federazioa hamaika puskatan apurtu, eta aurrerantzean bertako ondasunak eskuratzeko erraztasunak izanen lituzkete. Baina Errusiak jipoitu egin ditu guda frontean eta –diplomazia ariketa izugarria egin eta gero– adiskide berri ugari lortu du nola Asian (Txina, India...) hala Afrikan eta Hego Amerikan ere. Bere ekonomiak gora egin du eta Europako armada indartsuena dauka. Errusia eta Txinak lideratzen duten BRICS elkargoa indartzen ari da, gero eta herrialde gehiago ari baita bertan sartzeko eskaera egiten. Ez, AEBek ez dute beren helburua inondik inora lortu.

Hausnarketa osorik hemen irakur daiteke.

Joan Mari Beloki Kortexarena

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude