ARGIA.eus

2022ko irailaren 28a

UEUren irakasle-masterrak internet bidezko eskaintza murritzari erantzun nahi dio

  • Masterra derrigorra dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleek, eta hizkuntzen irakasle izango direnek. EHUk euskaraz eta aurrez aurre egiteko aukera ematen du. Mondragon Unibertsitateak baditu plaza batzuk internetez eta euskaraz. Internetez eta euskaraz egin nahi duen ikasle ororentzat ez dago, ordea, aukerarik. Ikasle askok gaztelaniaz egin dute masterra Espainiako unibertsitateetan, nahiz eta etorkizunean euskaraz irakatsiko duten.

Masterra euskaraz eta etxetik egin ahal izango dute ikasleek.
ARGIA @argia
2020ko apirilaren 08a

UEUk EHUren zentro atxiki gisa eskaini ahal izango du Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra. Dagoeneko matrikula epea irekita dago eta maiatzaren 25a arte egongo da zabalik. Aurtengo urrian hasiko da masterra.

Eskaera handiena dagoen hiru espezialitatetan eskainiko da masterra: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, eta Natur Zientziak eta Matematika. Bakoitzean 40 plaza egongo dira. Espezialitate bakoitzean hautazko irakasgai bat egongo da, ingelesez.

Masterra internet bidez izango bada ere, aurrez aurreko hainbat saio izango ditu. Ebaluazioak eta amaierako lanaren defentsa aurrez aurre egingo dira eta praktikak hezkuntza zentroan.

Eskaintzak ez dio eskaera orori erantzuten

Masterrak zortzi espezialitate dauzka EHUn eta aurrez aurrekoak dira, EAEko hiru campusetan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eskainiak. EHUk ez du internet bidez eskaintzen. UEUk abian jarri duen masterraren arduraduna da Aitzol Astigarraga eta berak adierazi digu internetez egiteko eskaria eskaintza baino handiagoa dela: “Irakaskuntza ikasketak bukatu berri dituztenek zuzenean masterra egiten dute eta ohikoa aurrez aurreko modalitatea aukeratzea da. Gaur egun ordea, jende helduak, bestelako lan batean ari denak ere, bestelako ikasketak egiten ditu eta batzuek master hau egin nahi dute. Lanean ari direlako edo kontziliazio kontuengatik ezin dituzte aurrez aurreko eskolak hartu. Horiek internetera jotzen dute. Euskaraz eskaintza oso murritza da, Mondragon Unibertsitateak ditu plaza batzuk. Beraz, askok masterra gaztelaniaz egiten du Errioxako edo Valentziako unibertsitateetan, adibidez. Gaztelaniaz egiteaz gain, hemengo curriculuma ez dute ikasten, eta gero hemen izango dira irakasle”. 120 plaza gehiago izango dira hemendik aurrera masterra euskaraz egiteko, nahiz eta jakin badakiten eskari osoari erantzuteko moduan ez direla.

Kanal hauetan artxibatua: UEU  |  Euskara

UEU kanaletik interesatuko zaizu...
UEU: 50 urte
Karlos Santamariaren euskal unibertsitatearen bidean

Urrezko ezteietan da Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Euskaraz ariko den unibertsitatea helburu, 50 urte egin ditu traktore-lanean. Bidea berregin dugu, UEUren zuzendari Kepa Sarasola eta idazkari nagusi Ane Sarasua gidari harturik.


2021-06-03 | ARGIA
'Aldiri' arkitektura aldizkaria argitaratzeari utziko diote, hamaika urteren ostean

Arkitektura eta  bere inguruko eztabaidak eta gogoetak modu zabalean planteatzen dituen Aldiri aldizkaria argitaratzeari utziko diote aurten, hamaika urteren ostean. Unai Fernandez de Betoñok eta Ibai Gandiagak sortua, 44. alean agurra idatzi dute.


2021-03-17 | ARGIA
UEUren liburugintza deialdia zabalik martxoaren 31ra bitartean

Deialdi honen xedea euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da. Deialdi honetara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkez daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna).



Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude