"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa (NUP) ere bai. Sexu Hezkuntzako Espezializazio Diplomadu (NUP) eta ISESUSen Ikuspegi Sexologikoa duen Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Espezialista ere bada. Berarekin izan gara ikastaroaz hitz egiteko.
Sexu-hezkuntzaren garrantzian jarri nahi duzu fokua... Zer da sexu-hezkuntza?
Sexu-hezkuntza familientzat, ikasleentzat, profesionalentzat eta, oro har, edozeinentzat bideratu daitekeen hezkuntza mota bat da. Azken finean, jaiotzen garenetik hil arte irauten duen prozesu bat da eta, izaki sexuatuak garenez, gure bizitzaren biografian oso inportantea da. Garrantzitsua da jaso dugun sexu-hezkuntza (jaso baldin badugu), edo jaso dezakegun edo ikertu dezakegun edo bilatu dezakegun sexu-hezkuntza hori.
Zeintzuk dira gure haur eta nerabeen erreferenteak?
Oro har esango nuke familia dela, irakasleak direla, komunikabideetan agertzen diren erreferente guztiak direla. Zergatik guztiak? Batzuk sexu-hezkuntzari buruz arituko direlako edo sexualitateari buruz arituko direlako, baina beste asko ez. Kontua da ezin dugula sexu-hezkuntzarik ez egin. Eta denbora guztian garen emakume, garen gizon, gure desiraren orientazioa zer motatakoa den, zerekiko dugun erakarpena, zer emakume femenino, zer gizon femenino, zer gizon maskulino... garen, horrek guztiak, eragina duela. Erreferenteak gara denok eta denak dira gure erreferenteak. Bidirekzionala da.
Nola egin sexu-hezkuntza? Zeintzuk dira tresnak eta baliabideak?
Lehenengo baliabide nagusia da pertsonak garela. Gizaki sexuatuak garenez, hori da dugun baliabide eta tresnarik handiena. Hau da, ni gela batera sartzen naizenean eta naizen emakumea ikusten dutenean, bada, ari naiz sexu-hezkuntzari buruz. Ari naiz esaten emakume-izaera bat dudala, emakume-janzkera bat... Gauza asko azaldu gabe ere ari naiz sexu-hezkuntza egiten. Esan bezala, ezin dugu sexu-hezkuntzarik ez egin, denbora guztian egiten dugu, une oro.
Gakoa, sexu-hezkuntzan oinarritzen den metodologian dago. Zer motatako metodologia den, horrek markatu edo erabakiko du zer sexu-hezkuntza mota den. Sexu-hezkuntzak bilatzen dituen helburuak dira komunikatzea, elkarren ezagutza izatea (bai norberak bere buruarekiko eta bai inguruko pertsonekiko), gure gorputza onartzea, gure izaera onartzea, gure sexualitatea onartzea eta askeagoak izatea mundu honetan. Sexualitateak eta sexuak duen ikuspegi positiboa zabaltzea, ikuspegi hori handitzea da helburuetako bat eta, batez ere, beldurretatik eta arriskuetatik ez heztea. Orain arte, edo azken urteetan, egin den sexu-hezkuntza izan da platano bati kondoi bat jartzea eta horretatik haratago doa gaur egungo sexu-hezkuntza. Eta hain zuzen ere, ikastaroarekin zerikusia du horrek, "haratago" doalako: ikasgeletatik haratago, familietatik haratago, komunikabideetatik haratago, sare sozialetatik haratago... azken finean denok garelako sexu-hezkuntzako erreferenteak.
Nori dago zuzenduta?
Interesa duen edonori zuzenduta dago: familiei, ikasleei, profesionalei... edonori.
Nabarmentzeko zerbait?
Oso ikastaro interesgarria izango dela, oso dinamikoa eta oso berritzailea. Podcast moduko ikastaro bat izango dela aurreratu dezaket, ez atal guztiak noski, baina oso erraz egingo den ikastaroa izango da, batez ere egunerokoan txertatu daitekeena. Agian kozinatzen edo kirola egiten arituko gara eta podcast bat entzuten... oso malgua izango da ikastaroa eta oso aberasgarria edonorentzat, bai profesionalki, bai pertsonalki.
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Marioker guztiok nola, erreferenteen egarri nintzen nerabezaroan, bisexuala nintzela onartzeko prozesuan, eta bakan batzuk topatu nituen: Skin, Skunk Anansieren kantaria (tartean ez nekien bisexuala zenik, baina radarrak funtzionatzen zidan), Lucía Etxebarriaren Beatriz y... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]
Naizenek I. Nazioarteko Biltzarra antolatu du haur eta gazte transexualitateaz hitz egiteko. Egitaraua maiatzak 5 eta 6 artean egin dute eta hitzaldiz josia izan da. Eztabaida eta hausnarketa bateraturako "espazioak sortzeko" ezagutza arlo ugaritan espezializatutako 400... [+]