Udalerri euskaldunetako gazteek Orion ezagutuko dute elkar

  • UEMAk Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu. Euskaraz bizi diren gazteak euskararen inguruan kontzientziatzea eta besteengan eragitea lortzea da helburua.

ARGIA @argia
2017ko irailaren 08a
Oņatiko Txantxiku Ikastolako ikasleak. Haien herria UEMAko kide da eta ikasleek aitortzen dute berez ateratzen zaiela euskaraz aritzea. Euskal hiztun izateaz jabetzeko ikastaroa jaso zuten urte hasieran. Argazkia: Ainhoa Ortega Bretos.

Eskola giroan ari zen lanean UEMA. Udalerri euskaldunetako ikastetxeetan aritu dira eskolak ematen, gazteei ikusarazten haiek euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia. Euskaraz inertziaz bizitzetik kontzientzia hartzerako pausoa ematea zen helburua.

Orain eskolatik atera eta Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk. Urriaren 20tik 22ra elkartuko dira Orion 15 eta 18 urte bitartekoak. Udalerri euskaldunetan bizi diren gazteek eman ahal izango dute izena.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: UEMA  |  Orio  |  Euskararen erabilera

UEMA kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude