Udalerri euskaldunetako gazteek Orion ezagutuko dute elkar

  • UEMAk Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu. Euskaraz bizi diren gazteak euskararen inguruan kontzientziatzea eta besteengan eragitea lortzea da helburua.


2017ko irailaren 8an - 10:44
Oñatiko Txantxiku Ikastolako ikasleak. Haien herria UEMAko kide da eta ikasleek aitortzen dute berez ateratzen zaiela euskaraz aritzea. Euskal hiztun izateaz jabetzeko ikastaroa jaso zuten urte hasieran. Argazkia: Ainhoa Ortega Bretos.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eskola giroan ari zen lanean UEMA. Udalerri euskaldunetako ikastetxeetan aritu dira eskolak ematen, gazteei ikusarazten haiek euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia. Euskaraz inertziaz bizitzetik kontzientzia hartzerako pausoa ematea zen helburua.

Orain eskolatik atera eta Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk. Urriaren 20tik 22ra elkartuko dira Orion 15 eta 18 urte bitartekoak. Udalerri euskaldunetan bizi diren gazteek eman ahal izango dute izena.


UEMA kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
‘Lurralde estrategia euskararentzat’ proposamena
Indarrak ipini eremu euskaldunenean, lurralde osoan eragin dezan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.