Udako Uzta: azafraiaz loratu da Eñaut Elorrieta

  • Udaberriko uzta igarota, udakoaren txanda izan da irailaren 1ean. Pagolako Sahalbüria etxaldean jarri du hitzordua EHKolektiboak, azafraiez inguratutako paraje zoragarrian. Eguraldia lagun, Euskal Herri osotik iritsitako jendea bildu da egun paregabea igarotzeko asmotan. Eñaut Elorrieta arduratu da uzta girotzeaz, eta Gose Gozoa kolektibokoak bazkari ederra atontzeaz.


2019ko irailaren 12an - 11:31

Sahalbüria etxaldea Pagola herriaren kanpoaldean dago, zelai eta mende ederren babesean. Bati baino gehiagori bertara iristea majo kosta bazaio ere, helmugara iristean egindako bideak merezi izan duela ohartu dira: etxalde handi bat, bertako produktuez hornitutako baratza, ongi etorria emanez pikoz betetako pikondoa, eta gonbidatu guztiak kabitzeko adinako jangela inprobisatua.

10:30ean hasi da bertako ekoizpenari buruzko bisita gidatua. Xexili Thoureau da azafraiaren prozesuaz arduratzen dena. Proiektua oso hilabete gutxitan jarri zuen martxan 2015ean, ez baita inbertsio handia behar azafraia ekoizteko, nekazal-makina gutxi behar dira eta. Bisitariek adi entzun dituzte Xexiliren azalpenak, eta bat baino gehiago harritu da azafraiaren laborantza zikloaz: “Gainontzeko landareen alderantzizkoa da. Hostoak eta loreak udazkenean ateratzen dira, eta maiatza-uztailetik aurrera landarea lo gelditzen da. Udan zehar loreak lo egoten dira, eta uztailean bulboak jasotzen dira”. Etxaldeko txoko ezberdinak erakutsi ditu Xexilik, guztiek baitute azafraiaren ekoizpen prozesuan nolabaiteko eragina.

Hamaiketakoarekin apaldu dute gosea bisitariek. Ahuntz gaztadun kuiatxo krema eta tokiko barazkiekin egindako pizza artisaua prestatu dute Gose Gozoa kolektiboko kideek, edonori sabela konkistatzeko moduko mokadua, dudarik gabe. Tripa beteta, Eñaut Elorrieta entzuteko ordua iritsi da.

Bakarrik baino konpainian

Kontzertu hunkigarri bezain berezia eskaini du gernikarrak, aspaldiko abestiak nahiz proiektu berriko lanak uztartuz. Joseba Sarrionandia eta Leonard Cohen ustekabeko gonbidatuak izan zirela esan daiteke, lehenengoaren hitzei ahotsa jarri baitzien Eñautek hainbat kantutan, eta abeslari estatubatuarraren abesti bati Sarrionandiaren ukitua eman baitzion, entzuleak zur eta lur utziz. Formatu txikiko kontzertua izan da, gitarrak baino ez baitu izan lagun sasi-oholtzaren gainean. 1936ko gerra eta deserria izan dira kontzertua harilkatu duten gaiak.

Barrenak mugituta, eta gosea ate joka, bazkaltzeko unea iritsi da. Goizak iraun bitartean jendea hara eta hona ibili den bitartean, sukaldari taldea 80 pertsonentzat bazkaria prestatzen aritu da, bertako produktuekin egindako menu paregabea osatuz. Hasteko entsalada eder bat atera dute mahaiaren erdira. Zuberoan bertan ekoiztutako pasta ekologikoa izan da lehen platera, eta barazkiak ere atera dituzte gustu duenak dena nahastuta jan dezan. Ondoren, txerrikumea su baxuan erreta. A ze platera! Amaitzeko, eta eguna primeran biribiltzeko, etxeko azafraidun panakota izan da postrea, bertako marmeladaz lagundua. Hauxe tokiko produktuekin prestatutako bazkaria. Ez dago gaizki, ezta?

Lagun artean, giro paregabean eta bihotzak beteta amaitu da eguna Pagolan. Hurrengo uzta jasotzeko hitzordua Eibarren dago jarria, azaroaren 9an, Sosola baserrian. Azkar ibili zirenek soilik izango sarrera, Ruper Ordorika oñatiarrak aspaldi agortu baitzituen saiorako sarrera guztiak. Hurrengoan ez pentsatu bi aldiz, baserriko uztan izena emateko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude