Txirringudariak, festa giroan mugikortasun eredu jasangarria aldarri

  • Hilero, arratsez bizikleta, patin eta patinete gainean ateratzen da herritar talde bat Iruñean, hiriarentzako bestelako mugikortasun eredu baten alde. Musika eta dantza lagun dutela egiten dute protesta, baina isunak eta identifikazioak jaso izan dituzte, kalea hartzeagatik.


2021eko ekainaren 15an - 11:28
Azken eguneraketa: 13:33

Munduko hainbat hiritan errepikatzen den mugimendua gurera ekarri dute Iruñean, eta 2019ko martxotik hilero ateratzen dira kalera, hiritik bizikletan ibiltzea zeinen arriskutsua den salatu eta bestelako hiri-antolamendu bat eskatzeko. Bizikleta tuneatu eta makeatuak, neoizko argiak, musika bozgorailuetatik, dantza eta algara… dira nagusi. “Festa giroan espazio publikoa aldarrikatu eta merkatuaren interesei erantzungo ez dieten sozializazio eremuak sortzea inportantea da”, kontatu dute parte-hartzaileek El Salton.

Auto-gidari batzuen begirada txarrak eta poliziaren isun eta identifikazioak jaso izan dituztela ere azaldu dute, kalea hartzeagatik.

“Politikariak dira hiriak diseinatzen dituztenak, euren interesen arabera, eta hemen euren interesak dira batez ere auto pribatua eta Volkswagen lantegia, Nafarroa erdiari lan ematen diona”, diote El Salton.

Kale seguruak eskatzen dituzte, autoen abiadura mugatzea, errepidea eurena baino ez dela uste duten motordun ibilgailu asko baitago oraindik. Kontzientziazioa falta dela nabarmendu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikortasuna
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Gaueko trenen bigarren aukera? Hegazkinaren alternatiba astiro doa

Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]


2023-11-21 | Jon Torner Zabala
Parisen, bidegorrien erabilera bikoiztu egin da urtebetean

COVID-19aren pandemiaz geroztik bizikleta gero eta gehiago dabil Parisko bidegorrietan. Trafiko gehien dagoen momentuetan, hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuetan bizikleta gehiago dabil autoak baino,  Pierre Breteau kazetariak Le Monde egunkarian jasotako... [+]


2023-10-29 | Jon Torner Zabala
Nola jan espazioa, espazioa jan duenari?

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]


Eguneraketa berriak daude