Txile osoan hondakinen Atez Ateko bilketa ezarri nahi du Santiagoko gobernuak

  • "Gobernuaren helburua da hondakinen atez ateko sistema pixkanaka herrialde osoan ezartzea, Txileko etxeen %80ra iritsi arte" deklaratu du Carolina Schmidt Txileko Gobernuko Ingurumen ministroak. Gaur egun herritarren kontsultan dago Txileko Hondakin Organikoen Estrategia Nazionala (ENRO gaztelaniazko sigletan), material horien birziklapena masifikatuko duena eta osagai funtsezkoa atez ateko bilketa izango duena.

Independencia herrian egunotan ari zazikie familiei atez ateko bilketa egiteko poltsa eta beste materialak zabaltzen. (Argazkia: Txileko Ingurumen Ministerioa)

2020ko irailaren 16an - 10:24

Residuos Profesional hedabideak zabaldu duenez, Txile osoan hondakinen Atez Ateko bilketa ezarri nahi du Santiagoko gobernuak. Hilabeteotan Ekonomia Zirkularrerako bide-orria eztabaidatzen ari dira Txilen eta atez ateko bilketaren hedapenaz behin baino gehiagotan mintzatu da Carolina Schmidt Txileko Gobernuko Ingurumen ministroa. Asmo hori berretsi du irail hasieran Independencia herrian gaikako bilketa hau martxan jarri dutenean.

Schmidt ministroak Independenciako familiei bisita egina die irailaren 3an, hau deklaratuz: "Birziklatzeko modu berri bat bultzatzen ari gara, jarduera hori lurralde nazional osoan masifikatu ahal izateko, hondakinak etxez etxe biltzeko. Zuzenean bizilagunen etxeetara joango da, garbiguneetara joan beharrik izan ez dezaten, eta beira, papera, plastikoa edo kartoia bezalako material ezagunenak biltzearekin batera, hondakin organikoak ere hartuko zaizkie", azaldu du Schmidt ministroak.

Ingurumeneko titularrak gaineratu du birziklatzeko modu berri hori Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduari buruzko Legearen dekretu berrian ere ezarriko dela. Argitaratzen denean, pixkanaka aplikatzen hasiko da, harik eta Txile osoko etxebizitzen %80k atez ateko bilketa-sistema izan arte.

Txile da Hego Ameriketako herrialdeen artean hondakin gehien sortzen duena. Hondakinen kudeaketa politikaren mahai gainean dago aspalditik eta asko mobilizatzen dira errausketaren aurkako mugimendu eta elkarteak.

Oraintxe bertan, Hondakin Organikoen Estrategia Nazionala ari dira eztabaidatzen, baita Residuo Cero ("zero hondakin") lege berria ere. Eztabaida publikoaren fasean daudenez, Basura Cero aliantzak biltzen dituen taldeak ahalegintzen ari dira lege horretatik kanpo gera dadin industriak balorizazio eufemismoz barruan sartu nahi duen hondakinen errausketa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude