Turismo ereduaren aurkako elkarretaratzea egingo dute Donostian, Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroaren aurrean

  • Hiriko turismoaren desazkundea sustatu nahi duen Bizilagunekin plataformak elkarretaratzea deitu du ostegunerako, egun horretan Donostian egingo den Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroaren lehen jardunaldiaren harira. Zuen eredu turistikoa kontrako eztarritik joaten zaigu lelopean egingo dute protesta, 19:00etan, Kursaalean.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 30an - 11:53

Nazioarteko goi-bilera maiatzaren 2an eta 3an zehar egingo dute hirian, Turismoaren Munduko Erakundeak (TME) eta Basque Culinary Centerrek antolatuta. Aurtengoa foroaren bosgarren edizioa izango da, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa du, besteak beste.

TMEren arabera, foroaren helburua “turismo gastronomikoa herrialdeen garapenerako faktore gisa sustatzea” da eta, urte honetan, garapen jasangarrira bideratutako lanpostuen sorrera eta ekintzailetzaren sustapena izango ditu gai nagusi gisa.

Turismo jasangarriaren kontzeptuak bere balioa galdu duela ondorioztatuta, Bizilagunekin plataformak desazkunde turistikorako hamasei proposamen aurkeztu zituen duela egun gutxi, Donostian “gutxi batzuen negozioa herritarren gehiengoaren bizitzan kalteak sortzen ari dela” argudiatuz. Horien artean, hiri-markaren eta turismoaren sustapenerako aurrekontuak ezabatzeko proposamena egin zuen plataformak.

Albiste hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude